👶
Jaiotza
1892ko uztailaren 24a
Seattle
💀
Heriotza
1916ko abenduaren 31
Seattle
🔨
Lanbidea
kimikari
📷
Argazkiak
ikusi
Alice Ball bere graduazioan ateratako argazkia
Alice Ball

Alice Augusta Ball estatubatuar zientzilaria eta kimikaria izan zen.

Bizitza aldatu

Alice Ball 1892ko uztailaren 24an jaio zen Seattle-n (Washington, AEB), klase ertaineko familia batean. Bere gurasoak James Presley eta Laura Louise (Howard) Ball ziren. Aita egunkari editorea, argazkilaria eta abokatua izan zen. Aitona, James Ball Sr., argazkilari famatua izan zen eta dagerrototipoaren teknika ikasi zuen Ameriketako Estatu Batuetako lehen afrikaramerikarretako bat izan zen. James Ball Sr. Hawaiira joan zen familiarekin 1903an, baina hurrengo urtean zendu zen. Horregatik, bere familiak 1905ean Seattlera itzultzeko erabakia hartu zuen.

 
methysticum landarea

Ikasketak aldatu

Hawaiiko Unibertsitatean egin zituen graduondoko bere ikasketetan, Ballek Piper methysticum-ena (kawa) landarearen osagai kimikoak eta printzipio aktiboa ikertu zituen bere masterreko tesia egiteko.[1]

Heriotza aldatu

Alice Augusta Ball 1916ko abenduaren 31an hil zen, 24 urte zituela. Gaixotu egin zen ikerketan ari zela eta Seattlera itzuli zen tratamentua jasotzera, hil baino hilabete batzuk lehenago. Pacific Commercial Advertiser egunkariko 1917ko artikulu batean iradokitzen zen Ballen heriotzaren arrazoia kloro bidezko pozoiketa izan zela, irakasten zuen bitartean gertatua. Hala ere, oraindik ez da ezagutzen heriotzaren benetako arrazoia, izan ere, bere jatorrizko heriotza ziurtagiria aldatu egin zuten, heriotzaren arrazoia tuberkulosia zela adierazteko.

Erreferentziak aldatu

  1. Ball, Alice. (2020-08-31). Alice Ball. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).