Lasterketen puntu sistema.

Formula 1 (laburtuta F1), auto-lasterketa munduko txapelketa bat da, FIAk arautzen duena. Txapelketa honetan 10 talde parte hartzen dute, eta bakoitzak 2 auto erabiltzen dituzte lasterketetan. Mundu osoko zirkuituetan zehar lehiatzen dute taldeek, irabazteko helburuarekin. 22 lasterketa daude txapelketan zehar gaur egun, eta bakoitzak 25 puntu ematen dizkio irabazleari, eta hortik behera puntu gutxiago irabazten dira. Puntu gehiago daukan gidariak txapelketaren amaieran txapelduna bihurtzen da, eta talde baten bi autoen puntuak taldeen txapelketarako kontatzen dira.

Nolakoak dira autoak? aldatu

 
Autoak erabiltzen dituzten gurpil mota desberdinak eta beraien ezaugarriak.

Formula 1eko autoak ezaugarri bereizgarri nagusi batzuk dituzte. Munduko autorik azkarrenak dira, eserleku bakarrekoak, aerodinamika beraien mugetara bultzatzen duten gailuak dituzte, kurbak azkarrago hartzeko. 6 zilindroko motor hibridoak dituzte, gasolina eta elektrizitatea erabiltzen dute, eta 1000 zaldiko potentzia eskaintzen dutenak.

 
2022 denboraldiko Carlos Sainz-en Ferrari autoa.

Auto hauek erabiltzen dituzten motorrak, munduan dagoen teknologia aurrerakoiena erabiltzen dute, gero kaleko kotxeetan erabiltzen dena.

Nolakoak dira lasterketak? aldatu

 
Geldiketa bat, gurpilak aldatzeko.

Lasterketak asteburuetan izaten dira, ostiraletan entrenamendu saioak dituzte autoak zirkuituan frogatzeko. Larunbatean 3 sailkapen saio daude, Q1, Q2 eta Q3, lasterketaren hasieraren ordena ezartzeko. Igandeetan lasterketa egiten da, bakoitza 40-80 bira inguru ditu, eta lehenengoa bira kopurua ematen amaitzen duena lasterketaren irabazlea izendatzen da. Lasterketako lehenengo hirurak podiora igotzen dira eta lasterketaren trofeoak jasotzen dituzte.

 
Gurpil mota desberdinekin lasterketarako estrategia mota desberdinak.

2011 urtetik aurrera, txapelketan erabiltzen den gurpil marka bakarra Pirelli izan da. Derrigorrezkoa da gurpil aldaketa bat gutxienez lasterketan zehar egitea. Geldiketetan 20 segundu inguru galtzen dira, eta 2-3 segunduetan aldatzen dituzte 4 gurpilak. Baitaere derrigorrezkoa da bi gurpil mota desberdinak erabiltzea lasterketa batean.

Nola funtzionatzen du F1 talde bat? aldatu

 
Lasterketa baten hasiera baino lehen, mekanikariak autoa prestatzen amaitzen.

Diru kantitate oso handia izateak beharrezkoa da F1 talde bat funtzionamenduan mantentzeko, urtero 150 milioi euro inguru. Diru muga hori duela 2 urte ezarri izan da, talde handienak gehiago gastatu ez dezaten, lehiaketa hurbilagoa izan daitezen. Talde bakoitzak 500 pertsona inguru osatzen dute, ingeniari, mekanikari, gidari, eta beste guztiak kontutan hartuta. Ez dira taldekide guztiak lasterketara joaten, asko taldearen fabrikan geratzen dira, hortik hurrengo urteko autoan lan egiteko edo atal berriak diseinatzen eta sortzen, aurtengo autoa hobetzeko asmoz.

Zein da txapelketaren historia? Zeintzuk izan dira gidari eta talde arrakastasuenak historian zehar? aldatu

 
Munduko txapeldunari emandako trofeoa.
 
Michael Schumacher, Fernando Alonso eta Jenson Button txapeldunak, lasterketa bat eta gero podioan.

Formula 1 1950ko urtean izan zuen bere lehenengo denboraldia, eta gaur egun arte jarraitu izan du, 73 denboraldi izanez. Historian zehar ezagunak izango dira, Michael Schumacher alemanierrak (7 txapelketa), Juan Manuel Fangio argentinarrak (5 txapelketa), Ayrton Senna braziliarrak (3 txapelketa), Fernando Alonso espainiarrak (2 txapelketa), Sebastian Vettel alemanierrak (4 txapelketa) edo Lewis Hamilton ingelesak (7 txapelketa). Talde ospetsuak ere bai, egon dira historian zehar, adibidez, Ferrari, McLaren, Williams, Mercedes, Red Bull Racing, Lotus, beste batzuen artean.

Zergatik autoak hain desberdinak dira urteak pasa eta gero? aldatu

 
1950ko hamarkadako Lotus 12 autoa, gailu aerodinamikorik gabekoa.

Historian zehar, autoak eta normatiba asko aldatu izan dira. Hasieran gailu aerodinamiko gabeko autoak ziren, baina denborarekin, aerodinamikaren laguntzaz autoak kurbak azkarrago hartu ahal zituztela konturatu ziren. Aurkikuntza hau eta gero, autoei aleroiak jartzen hasi ziren eta txasis-ei forma desberdinak ematen airearen flujoa beraien abantailerako erabiltzeko. Etengabeko eboluzio honek gaur egunera arte jarraitu du, normatiba berriak ezartzen duten arabera, gaur eguneko forma eta aleroi garatuak sortuz.

Nor izan da azken txapelduna? aldatu

 
Max Verstappen, 2021 eta 2022ko txapelduna.

Formula 1eko txapelketa 2 titulu saritzen ditu urtean zehar, lehenik, gidariena, eta gero, taldeena, taldeko bi autoen puntuak batzen lortzen dena. Urte honetako (2022) gidarien txapelduna Max Verstappen herbeheretarra izan da, bere bigarren txapelketa jarraiean irabazi duena, urtean zehar egon diren 22 lasterketatik 15 irabaziz, errekor berria ezarriz denboraldi batean. Bere taldeak, Red Bull Racing, taldeen txapelketa irabazi du ere, guztira 5 txapelketa lortuz azkenengo hamarkadan.


 
Bazenekien? Auto-lasterketa beste txapelketa txikietan parte hartzen zuen Épsilon Euskadi taldeak 2010 urtean F1ra sartzen saiatu izan zuen, baina diru arrazoiengatik azkenean ez ziren sartu ahal izan.