Txikipedia:Diru


Dirua gaur egungo ia gizarte guztietan ordaintzeko erabiltzen den baliabide edo bitarteko bat da, metalezkoa edo paperezkoa, eta gizarte bakoitzean halako balio finkatu bat izaten duena; gaur egun, gehienbat, txanponak eta diru-papera dira dirua, baina dirutzat har daitezke beste bitarteko batzuk ere, txekeak adibidez.
Dirua erabiltzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira:
- Truke ekonomikoak errazten ditu.
- Pertsona, enpresa edo herrialde baten aberastasun ekonomikoa neurtzen laguntzen du.
- Aberastasuna gordetzeko aukera ematen du.