Sebastian Vettel
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | 1987ko uztailaren 3a (37 urte) | |
Heppenheim ( Alemania) | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 2007-gaur egun | |
Taldeak | BMW Sauber, Toro Rosso, Red Bull eta Ferrari | |
Lasterketak | 177 (176 hasiera) | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 4 (2010, 2011, 2012 eta 2013) | |
Garaipenak | 42 | |
Podium | 85 | |
Pole Position | 46 | |
Itzuli azkarra | 27 | |
Lehen lasterketa | 2007ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 2008ko Italiako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 2015eko Singapurreko Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 2016ko Mexikoko Sari Nagusia |
Sebastian Vettel (Heppenheim, Alemania, 1987ko uztailaren 3a - ) 1 Formulako gidari alemaniarra da.
2007an debutatu zuen 1 Formulan BMW Sauber taldearekin, Estatu Batuetako Sari Nagusian hain zuzen eta Robert Kubicari ordeztuz. 19 urte eta 349 egun besterik ez zituen eta horrenbestez, 1 Formulan debutatu duen bigarren piloturik gazteena da gaur egun, Mike Thackwellek baitauka marka hori. 2007ko uztailaren 31n BMW Sauber taldeak Toro Rossora joaten utzi zion Scott Speed pilotuari ordezteko.
2008ko denboraldian Toro Rosso taldearekin korritzen du. 2008ko irailaren 13an bere lehendabiziko polea lortu zuen Italiako Sari Nagusian, eta gainera polea lortzen duen piloturik gazteena bihurtu zen. 2008ko irailaren 14an bere lehendabiziko garaipena lortu zuen Italian eta garaipena lortzen duen piloturik gazteena bihurtu zen. Ordura arte, bi errekor horiek Fernando Alonsok zituen.
Bere lehenengo lasterketa irabaztearen ondorioz, 2009an Red Bull Formula 1eko taldean sartzea lortu zuen. 2009. urteko Formula 1eko txapelketa mundialean, txapeldunordea izatea lortu zuen. Hurrengo lau urteetan (2010, 2011, 2012 eta 2013 urteak), Red Bull taldean munduko txapelduna izatea lortu zuen, hainbat munduko errekor lortuz. Hona hemen lortutako zenbait errekor:
- Lau munduko txapelketa irabazi dituen Formula 1eko gidari gazteena.
- Lau munduko txapelketa jarraian irabazi dituen Formula 1eko gidari gazteena.
- Jarraian lasterketa gehien irabazi dituen gidari gazteena.
2014. urtean, Red Bull taldeak kotxe nahiko txarra egin zuen, beraz, 2015. urtean Ferrari Formula 1eko taldean sartu zen. Ferrari taldean ez du mundu txapelketarik irabazi, baina bai lasterketa asko. Gaur egun arte Ferrari taldean dago oraindik, baina 2021. urtean Aston Martin Formula 1eko taldean egongo da.
Gaur egun arte, Sebastian Vettelek Formula 1ean, 4 mundu txapelketa irabazi, 53 lasterketa irabazi, 120 podiumetara igo eta 57 pole lortu ditu. Hainbeste lorpen edukitzearen ondorioz, munduko lasterketa gehien irabazi dituen hirugarren pertsona eta mundu txapelketa gehien irabazi dituen laugarren pertsona izatea lortu du.
Lasterketak
aldatuUrtea | Taldea | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | Sailkapena | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2007 | BMW Sauber eta Toro Rosso |
AUS DNP |
MYS DNP |
BAH DNP |
ESP DNP |
MON DNP |
CAN DNP |
USA 8 |
FRA DNP |
GBR DNP |
EUR DNP |
HUN 16 |
TUR 19 |
ITA 18 |
BEL Ret |
JPN Ret |
CHN 4 |
BRA Ret |
14. | 6 | |
2008 | Toro Rosso | AUS Ret |
MYS Ret |
BAH Ret |
ESP Ret |
TUR 17 |
MON 5 |
CAN 8 |
FRA 12 |
GBR Ret |
DEU 8 |
HUN Ret |
EUR 6 |
BEL 5 |
ITA 1 |
SIN |
JPN |
CHN |
BRA |
23 |
- Vettelek bakarrik 2007ko Estatu Batuetako Sari Nagusian korritu zuen BMW Sauberrekin. Gainontzekoak Toro Rossorekin korritu zituen.
Kanpo estekak
aldatu