Auto-diseinua autogarapenean oinarritutako lanbidea da. Automobil-diseinua edo automobilgintza-diseinua bezala ere ezagutzen da. Normalean turismo-auto diseinuari lotuta dago, baina horrez gain, motozikleta, kamioi, autobus edota furgonetak ere diseinatzearekin bat dator. Gaur egun, praktika hau diziplina desberdinak batzen dituen talde baten esku dago. Auto-diseinuaren helburu nagusia autoaren estetika eta produktuaren kontzeptua garatzea da. Lanbide hau praktikatzen dute diseinugileak diseinu industrialeko gradutik edo garraioaren diseinutik datoz.


Faseak aldatu

Diseinu-taldearen zeregina auto bat diseinatzerakoan hiru alderdi nagusitan bananduta dago: kanpo-diseinua, barne-diseinua eta kolorea. Fase honetan diseinu-taldearen eta talde honen buru den diseinugilearen artean hartuko dira erabakiak. Horretaz gain, diseinu-grafikoa auto-diseinuaren aspektua finkatzeko lagungarria da.

Kanpo-diseinua aldatu

Ibilgailuaren kanpo-diseinuaren arduraduna den estilistak, proportzioak, forma eta ibilgailuko azalak garatzen ditu. Kanpo-diseinua marrazki digital edo eskuz egiten da. Ondoren, marrazki progresiboki zehatzagoak onartzen dira. Buztina edota modelo digitalak garatzen dira, marrazkietan oinarrituz. Orduan, modelo hauen datuak erabiltzen dira azkeneko diseinuaren (gorputz zuriaren) tamaina bereko maketa bat sortzeko. Modeloa konputagailu-programa baten bitartez diseinatzen da, eta berehala lantzen da buztin-kantitate handiak erabiliz. Nahiz eta gaur egun 3D-ko software eta modelo birtual desberdinak erabili, buztinezko modeloa, auto baten kanpoko diseinua ebaluatzeko erraminta garrantzitsuena izaten jarraitzen du.

 
American Motors Coporation( AMC )-eko diseinatzaileak lanean 1961ean


Barne-diseinua aldatu

Arduraduna den estilistak ibilgailuaren barne-diseinuak garatzen ditu, proportzioak, forma, jarlekuak, doikuntza-taulak, etab. landuz. Barne-diseinuan enfasia ergonomiari eta bidaiarien erosotasunari ematen zaie. Prozedura kanpo-diseinuan erabilitakoaren berdina da (zirriborroa, buztineko modeloa eta modelo digitala).

 
1942ko Nash Ambassador 600-eko X izpien irudia

Kolorea aldatu

Koloreen eta xehetasunen diseinatzailea autoan erabilitako diseinua, kolore eta barruko nahiz kanpoko materialak aukeratzen ditu. Diseinatzaile hauek, plastikoak, margoak, oihalaren diseinua, larruak, alfonbrak eta zur-agregatuak txertatzen dituzte. Diseinugile hauek hurbiletik lan egiten dute kanpo- eta barne-diseinuko diseinugileekin.

Diseinatzaileen inspirazioa diseinu industrial, moda-diseinua, altzairu-diseinua eta arkitekturatik dator. Guzti hau tendentzia globaletan oinarrituta dago eta etorkizuneko proiektuetara bideratuta dago.


Estatu batuetako auto-diseinuaren historia aldatu

1924an, automobilen diseinuak kolapso garrantzitsu bat jasan zuen Ameriketako Estatu Batuetan merkatuan. Salmentak mantentzeko, General Motors-ek urteroko diseinu-aldaketak asmatu zituen, bezeroei urtero auto berri bat erostera bultzatuz. Estrategia honi zaharkitze programatua ere deitzen zaio, eta honek automobilen merkatuan efektu larriak izan zituen, batez ere Ameriketako Estatu Batuetako ekonomian. Enpresa txikiek, ezin izan zuten urteroko berdiseinuaren ideia jarraitu honen kostuagatik.

Beste une erabakigarri bat 1935ean heldu zen. Automobilgintza-ingeniariak ikerketa aerodinamikoaren emaitzetaz jabetu ziren, ordura arte ez bezala. Aldaketa honek kotxerako kanpoko forma bakarra produzitzea behartzen zuen. Aerodinamikaren arazoetaz ohartarazteak, GM-ri bere estrategia berriaren aurka lan egitea eragin zion salmentan eragin negatiboa eraginez. Itxurak eta ingeniaritzak, bakoitzak bere aldetik lan egiten zuten, biak bateragarriak izatea zaila eginez. Honen ondorioz karrozeriako atal guztiak aldaketa kosmetikoak esperimentatzen zituzten urtero.

1935etik automobilen diseinua, erabiltzailearen nahiak asetzean oinarrituz bideratua izan da, oinarrizko hobekuntzak alde batera utziz. Autoaren diseinuak auto baten betebehar nagusiak asetzen zituen, baina eraikitzerakoan enpresen helburu nagusia salmentak hobetzea zen.


Garapen-prozesua aldatu

Auto bat diseinatzerakoan prozesu zehatz bat jarraitzea garrantzitsua da. Prozesu horretan hurrengo pausuak lantzen dira:

 
Bertone Birusa auto kontzeptua, Internationa Car Show-ean. Atzean, bozeto kontzeptualak ikusgai.

-Kontzeptuaren zirriborroa.

-Ordenagailuz eginiko modelatzea.

-Trakzio-trenen ingeniaritza.

-Eskalaturiko modeloen sorrera.

-Prototipoaren garapena.

-Manufakturazio-prozesua.

Kanpo estekak aldatu