Txekoslovakiako saskibaloi selekzio nazionala
Txekoslovakiako saskibaloi selekzio nazionala 1923an sartu zen FIBAko gainontzeko taldeekin batera. Gizonezko taldeak EuroBasket behin irabazi zuen 1946an, txapeldunordea bestela 6 aldiz izan zen (1947, 1951, 1955, 1959, 1967 eta 1985ean), hirugarren postua 5 aldiz eskuratu zuen eta laugarrena 3 bider. Guztira 24 aldiz jokatu zuten txapelketa hartan.
Ibilbidea
aldatuEuroBasket
aldatu- 1935 – Brontzea.
- 1946 – Urrea. Finalean Italia garaitu zuten (34-32).
- 1947 – Zilarra. Txekoslovakian antolatuta. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (37-57).
- 1951 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (44-45).
- 1953 - Laugarren postua.
- 1955 – Zilarra. Hungariarekin galdu zuten ligaxkan.
- 1957 – Brontzea.
- 1959 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (72-83).
- 1967 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (77-89).
- 1969 – Brontzea.
- 1973 - Laugarren postua.
- 1977 – Brontzea.
- 1979 - Laugarren postua.
- 1981 – Brontzea.
- 1985 – Zilarra. Finalean Sobietar Batasunarekin galdu zuten (89-120).
=Munduko txapelketan
aldatu1970ean 6. postua lortu zuen (13 taldetatik), Munduko Saskibaloi Txapelketa batean inoiz lortutako hoberena. Beste lau aldiz sailkatu zen fase finalerako.