EuroBasket
Antolatzailea | FIBA |
---|---|
Sorrera | 1935 |
Eremua | Europa mailakoa |
Parte hartzaileak | 24 |
Garaipen gehien | ![]() |
2017ko Txapelduna | ![]() |
Webgune ofiziala |
EuroBasket edo FIBA Europako Saskibaloi Txapelketa bi urtean behin eta gizonezkoen artean Europan egiten den saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena da. FIBAk antolatzen du.
1935ean antolatu zuten lehenengo edizioa, eta 1947tik bi urtetik behin jokatzen dute. Olinpiar Jokoak eta Munduko Saskibaloi Txapelketarako sailkatzeko ere balio du.
SESBeko saskibaloi selekzio nazionala historia osoan zehar titulu gehien (14) eskuratu dituena da. Azken 5 ekitaldietatik hiru Espainiako selekzioak irabazi ditu.
EgituraAldatu
Sei taldetako lau multzo egiten dira eta beraien arteko ligaxka jokatzen da. Ondoren play-off egituran kanporaketak jokatzen dira. Azkenengo egunean hirugarren posturako partida eta finala jokatzen dira.
PalmaresaAldatu
- 1995 eta 2001 artean Jugoslavia izenarekin aritu zena Serbia eta Montenegrok osatzen zuten Jugoslaviako Errepublika Federala izan zen.
GaraipenakAldatu
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Sobietar Batasuna | 14 | 1947, 1951, 1953, 1957, 1959, 1961, 1963, 1965, 1967, 1969, 1971, 1979, 1981 eta 1985 |
Jugoslavia* | 8 | 1973, 1975, 1977, 1989, 1991, 1995, 1997 eta 2001 |
Lituania | 3 | 1937, 1939 eta 2003 |
Espainia | 3 | 2009, 2011 eta 2015 |
Italia | 2 | 1983 eta 1999 |
Grezia | 2 | 1987 eta 2005 |
Letonia | 1 | 1935 |
Txekoslovakia | 1 | 1946 |
Egipto | 1 | 1949 |
Hungaria | 1 | 1955 |
Alemania | 1 | 1993 |
Errusia | 1 | 2007 |
Frantzia | 1 | 2013 |
Eslovenia | 1 | 2017 |
- Jugoslaviaren kasuan, 1991 arte Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistak jokatu zuen eta ondoren Serbia eta Montenegrok osatzen zuten Jugoslaviako Errepublika Federalak
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) FIBA Europe