Txantiloi:Gertaerak/7/10
- 988 - Erdi Arotik Irlandako hiriburua den Dublin hiria sortu zen.
- 1962 - Telstar (irudian) munduko lehen komunikazio satelitea espazioratu zuen NASAk.
- 1968 - Ama Lur filma Donostiako zinemaldian estreinatu zen, Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxeak filmatua, lehendabiziko euskarazko filma izan zelarik.
- 1985 - Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen Rainbow Warrior ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen.
- 2009 - Montenegroeraren ortografia finkatu zen.