Txantiloi:Ekaina 19
< Wikipedia:Urteurrenak/Ekaina
- 1269 - Luis IX.a Frantziako Erregeak juduek jendaurrean lauki hori bat soinean josita eramateko agindu zuen, zilarrezko hamar liberako isunpean.
- 1623 - Blaise Pascal (irudian) matematikari eta fisikari frantziarra jaio zen Clermont-Ferranden (h. 1662).
- 1790 - Noblezia eta kleroa ezeztatu ziren Frantzian.
- 1846 - AEBtako New Jersey hirian erregistratutako lehenbiziko beisbol partidua jokatu zen.
- 1910 - Paul J. Flory estatubatuar kimikaria eta 1974ko Kimikako Nobel Saria jaio zen.
- 1920 - Fernando Aire Etxart, Xalbador, jaio zen Urepelen (h. 1976).
- 1947 - Salman Rushdie indiar idazlea jaio zen.
- 1978 - Garfield katuaren lehen zirri-marra argitaratu zen.
- 1993 - William Golding ingeles idazlea eta 1983ko Literaturako Nobel Saria hil zen.
- 2020 - COVID-19 pandemiak eragindako deskonfinamendua amaituta, Euskal Autonomia Erkidegoa normaltasun berria izeneko garaira igaro zen, konfinamenduari eta horretatik ateratzeko prozesuari behin betiko amaiera emanda.