Baztan

Baztan ([bas̻tan]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta haran bat da, Baztan Bidasoa eskualdean kokatuta. Izen bereko ibaiaren arroan kokatua, Nafarroa Beherearekiko mugan. Iruñeko merindadean dago eta hamabost herrik osaturiko udalerria da; Elizondo da herri nagusia, udalerriaren erdigunean. Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du. 7.848 biztanle ditu; eta, 376,8 km² dituelarik, azaleraz Euskal Herriko udalerri handiena da. Hango euskalkia tarteko hizkera da, nafar-lapurteraren eta nafarreraren artekoa.

Aste honetan nabarmen