Txantiloi:2011-8 Nabarmendutakoa

Berna (Bernako alemanez Bärn [ˈpæːrn], alemanez Bern [ˈb̥ɛrn], frantsesez Berne [ˈbɛʀn], italieraz Berna [ˈbɛrna], erromantxeraz Berna [ˈbɛrnə]) Suitzako hiriburu edo hiri federala da. Herrialdeko biztanle gehien dituen laugarren hiria da, Zürich, Geneva eta Basilearen atzetik. Bere metropolitar guneak 349.000 biztanle ditu, 43 udalerrietan banatuta. Halaber, hiria Berna kantonamenduko hiriburua da.

Alemana da hiriko hizkuntza ofiziala, baina bertako Bernako alemana dialektoa da gehien mintzatzen dena; hiritar gehienek biak hitz egiten dituzte. Alemanaz gain, frantsesa eta ingelesa erabiltzen dira neurri txiki batean. 1983an Bernako hirigune historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zuten.