Txantiloi:2010-46 Nabarmendutakoa

Euskal Herria Europako herrialdea da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km²-ko azalera du, eta 3.005.670 bizilagun zituen 2006an.

Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieran Joanes Etxeberri Sarakoak: “Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia”.