Tutoretza (zuzenbidea)

Tutoretza guraso ahala bukatzen denean ematen da, eta hau babes-erakunde osoena eta beste babes erakundeen burua dela esan dezakegu. Izan ere, Espainian, Kode Zibilaren hirurogeita hamar artikuluk arautzen dute arlo hau (Kode Zibilaren I Liburuaren X Tituluaren II Kapitulua). Esan daiteke tutoretza erregulazio osoena den erakundea izateak beste gainerako erakundeetan sortzen diren lege-hutsuneak betetzeko balio duela, eta hainbat arlotan araurik gabe gelditu ostean bertara jo behar izatea gerta liteke.

Orokorrean, tutoretza ordezkapen bat suposatzen du, hau da, tutoreak tutoretzapekoaren legezko ordezkaria izango da, bai arlo pertsonalean zein ondarezkoan. Aipatzekoa da, gurasoei ez bezala, tutoreari Kode Zibilak kontrol bereziak ezartzen dizkiola bere funtzioa era egokian bete dezan eta egoera interes pertsonalerako baliatu ez dadin.

Tutoretzapekoak aldatu

Tutoretzapekoak izan daitezke, Kode Zibilaren 222. Artikuluaren arabera :

  1. Beren guraso-ahalaren pean ez dauden adingabe ez emantzipatuak.
  2. Ezgaituak, Epai batek horrela erabakitzen duenean.
  3. Ezgaituak beren gaineko guraso-ahala luzatua amaitu ostean.
  4. Babesgabetasun egoera batean aurkitzen den adingabe bat.

Tutore bat izendatzeko behartuak dauden pertsonak aldatu

Hau gertatzeko bi egoera berezi eman behar dira:

Lehenik, adingabe babesgabeei Kode Zibilaren 172.1 artikuluari jarraiki, administrazio eskudunak du pertsona hau lokalizatzeko eta bere babespean hartzeko obligazioa, eta hau gauzatu ostean epailearen aurrera jo beharko du. Honek tutoretza arrunta deklaratu beharko du (Kode Zibilaren 239.1 artikuluak agintzen duen eran). Esan beharra dago, legegilearen asmoa tutoretza lehenbailehen sortzea dela, babes beharra duen pertsona arriskutik aldentzeko.Bigarrenik, aurreko kasu hau ematen ez den kasuetan (umearen babesgabeko egoera ematen ez den kasuetan), Kode Zibilaren 228,229 eta 230 artikuluek seinalatzen dituzte tutore izatea deituak izango diren pertsona:

  • Fiskala eta epailea , horrelako egoera baten berri dutenean.
  • Tutore izatera deitutakoak eta egitatezko zaintzailea.
  • Edozeinek eman dakioke egoeraren berri fiskalari edo epaileari, eta hortik aurrera, beraiek erabakiko dute zer egin.

Tutore izatera behartuak aldatu

Gaur egun ( 1983ko erreformaz geroztik) , epaileak askatasun handia du Kode Zibilak izendatutako guztien artean tutore izateko egokiena aukeratzeko. Kodearen 234.1 artikuluak dio, tutore izateko deituak hauek izanago direla:

  1. Babesa behar duenarekin ezkonduta dagoena. Izan ere, ezkontzak emantzipazioa dakar berez, ondorioz, ezgaitzen denerako behar izango da soilik tutoretza. Ezgaitzea ezkontza aurretik edo ostean izan daiteke (Kodearen 56.2 artikulua).
  2. Gurasoak. Adin-nagusia , ezkongabea eta gurasoen etxetik kanpo bizi bada, gurasoak izan daitezke tutore. Aldiz, gurasoekin bizi ezkero guraso-ahala luzatzearekin nahikoa izango lizateke.
  3. Gurasoak falta badira, haiek izendaturiko pertsona bat. Umea adigabea bada, gurasoek egokia den pertsona bat aukera dezakete tutore izateko (testamentuan edo agiri publikoan) Hala ere, aukera iradokizun hutsa besterik ez da , epaileak berez egokia ez dela ikusten badu , ez du zertan kontuan hartu beharrik.
  4. Aurrekoak, ondorengoak eta anai-arrebak.
  5. Zerrenda honetako inor ez badago, familiatik kanpoko norbait izenda dezake tutore epaileak.
  6. Azkenik, tutore izatera deituak daude babes-gabeen zaintza xedetzat duten pertsona juridikoa, publikoak zein pribatua. Beti ere probetxuzko edo etekinak lortzeko helburuak ez dituztenean (kodearen 242 artikulua).

Izendapena aldatu

Epaileak izendatzen du tutorea, Kodeak 234 eta 235 artikuluetan seinalaturiko pertsona guztien artean. Tutore izateko pertsona aproposena aukeratu behar du, babes faltan daoenaren familiakoak entzun beharko ditu eta baita interesatua ere, adimen nahiko badu. Tutorea erabakitzeko, babestu behar denaren interesa izan behar du gogoan epaileak. Legeak aukera ematen dio aipatutako zerrendaren ordena aldatzeko; eta baita kanpoko beste edonor aukeratzeko ere, pertsona juridikoak barne. Horretarako arrazoiak azaldu beharko ditu epaileak epaian bertan. Kodeak eskatzen du tutoretzapekoa tutorearen familian sar dadin saioa egin behar dela (234.6 artikulua). Kodearen 240 artikuluak dionez, tutoretzapean ipini beharrekoak anai-arrebak badira, pertsona bakar baten tutoretzapean jartzen saiatu beharko du epaileak, beren arteko harremanari eutsi ahal izateko.

Tutore bat baino gehiago izendatzea aldatu

13/83 Legeak tutoretza kargua sinplifikatzera jotzen du. Tutoreak bakarra izan behar duela esaten du Kodearen 236 artikulu berriak; zenbait egoera berezietarako bakarraren printzipioa albo batera uzten da:

  • Tutoretzapekoaren arlo pertsonala eta ondarezko eremuaren ordezkaritza banatzea komeni denean.
  • Gurasoak direnean tutore izatera deituak.
  • Tutoretzapekoa tutorearen osaba-izeba denean, baldin eta ezkondua badago hura.
  • Gurasoen eskariz, tutore izateko pertsona bat baino gehiago izendatu dituztenean.

Zer gertatzen da tutore bik edo gehiagok ados jarri behar dutenean? Batera hartu beharreko erabakietan gehiengoak agintzen du. Batek tutoretza kargua galduz gero, besteak hastuko du bere kargu tutoretza osoa. Tutore bakoitza bere erabakien erantzule izango da eta ez besteena. Zenbaitetan, berriz, tutoretzaren erabakien ardura solidarioa izango dela erabaki dezake epaiak. Kasu horietan tutore batek bestearen oposiziorik gabe egindakoak tutore guztiak egiten ditu erantzule.

Tutore izateko gaitasun eza, aitzakia eta enkaitzea aldatu

Tutoretza ez da aukerazko kargu bat, beraz, ezingo da tutoretza karguari uko egin edo aitzakiarik jarri. Hala ere, Kodeak hainbat artikuluetan (KZ 241-246 art) zehazten du tutoretza kargurako edo gaitasun ezaren arrazoiak. Hona hemen, adibideak:

  1. Guraso-ahala edo zaintza ukatu zaien pertsonak.
  2. Aurretiazko tutoretza batetik bidali dituzten pertsonak.
  3. Delituagatik zigortutakoak.
  4. Kartzela zigorra betetzen ari direnak.
  5. Tutoretzapekoaren arerio edo etsai denak, nahiz harekiko interes kontrajarriak dituenak.
  6. Gurasoak tutoretza kargutik berariaz baztertutako pertsonak.
  7. Portaera txarrekoak.
  8. Konkurtsatuak, tutoretzapekoaren ondarezko arloari dagokionean.

Beste hainbat kasuetan ere izan daitezke tutore izateari uzteko aitzakiak, (gaixotasunak, lanbidea…) baina, horretarako epailea konbentzitu beharko du tutore ez izateko arrazoiak benetan larriak direla frogatuz. Bitartean, tutore izaten jarraituko du.

Pertsona juridikoak ezin dute aitzakiarik jarri tutoretza ukatzeko, bitartekorik izan ezean. Halaber, Administrazioari egokitu bazaio tutoretza orduan aitzakia horrek ere ez du balio. Azkenik, pertsona bat tutore izendatu eta gero tutoreak eragozpenak izan litzake. Horretarako, kodeak zehazten ditu enkaitzeko arrazoiak (KZ 247-245 art):

  1. Kodearen 241-246 artikuluetan zehazten dena.
  2. Tutoreak lanak ez betetzea edo gaizki betetzea.
  3. Tutoretzapekoarekin ezin konpondu larriak gertatzen direnean.

Edukia aldatu

Tutoretzaren arlo pertsonalari dagokionean aldatu

Tutoretzapekoak errespetuz eta obedientziaz tratatu behar du tutorea. Tutoreak tutoretzapekoa zuzen dezake eta epailearen laguntza eska dezake tutore karguaren eginkizunak egoki betetzeko beharrezkoa bada. Onuran erabili behar dela beti ahalmen hori azpimarratu behar da. Mantenua eman: Kodeak tutoreak tutoretzapekoa elikagaiak erdiestera behartuta dagoela esan harren, kode bereko eta artikuluen arabera, tutorea ez dago behartuta mantenua ematera. Kontuan hartzekoa da tutorea eta mantenua ematera behartutako pertsona, pertsona berdina izan daitezkeela. Hezi: hezkuntza eta garapen pertsonal osoa eskaini behar dio tutoreak. Ezgaitasuna tutoretzapekoetan: Tutoretzapekoa ezgaitua bada, tutoreak ahaleginak egin behar ditu tutoretzapekoa osa dadin, berriz ere gizartean sar dadin. Berri ematea: Egindakoaren berri eman beharko dio epaileari tutoreak.

Tutoretzapekoaren legezko ordezkaritza aldatu

Tutoretzak tutoretzapekoaren legezko ordezkaritza dakar. Tutoretzapekoa adingabe edo ezgaitua den kasuetan hauen ordez tutoreak kontratuak sinatu, hauen ondarea administratu edo bestelako erabakiak artzeko gai da. Kode zibileko 162. artikua kontuan hartuz egin behar da hau, izan ere honek dio ahal den guztietan adingabea bera arituko dela trafiko juridikoan, hots, bere adien maialren araberako jarduteko gaitasuna aitortzera jo behar dela. Hala ere tutoretzan zenbait salbuespen agertzen zaizkigu:

  • Bi alderdietako interesak kontrajartzea: tutore eta tutoretzapekoaren interesak gatazka sartzen direnean defentsarijudiziala izendatuko zaio tutoretzapekoari. Tutore bat baino gehiago dagoen kasuetan eta tutore batek ez badu interes kontrajarririk, era jarriko da ordezkari defentsari judiziala izendatu beharrik gabe.
  • Nortasun eskubidea: Nortasunaren eskubideen egikaritzan, salbu ezinbesteko erabaki larriak direnean./41/2000legean, erien borondateari buruzkoan, hamasei urteko adingabeak berak erabaki ahal izango duela ebakuntza kirurgiko edo bestelako tratamendu medikoetan aipatzen da; honela adin horretara iristen ez diren tutoretzapekoei entzun egin behar zaiela beti, adimen eta ulermen nahikoa badute alegia.
  • Prestazioa pertsonalak: Tutoretzapekoa prestazio pertsonaletara behartzen duten kontratuean. Kode zibilaren 162,3artikuluan ageri denez, tutoretzapekoak bakarrik onartu ahal izango ditu horrelako negozioak.
  • Eritetxe edo eroetxean barneratzea: Honetarako ezinbestekoa da epailearen baimena edukitzea, 271.1 artikuluan ageri zaigunez.
  • Dibortzioa: konstituzio auzitegiak 311/2000 epaian tutoreak ezkondurik dagoen ezgaituaren dibortzioa eska dezakeela kontuan hartu beharra dago, betiere horretarako arrazoi larriak daudenean.

Ondarezko ikuspegitik aldatu

Kodearen 270. artikuluak honakoa dio: tutorea bakarra, eta bere kasuan tutoretzapekoaren ondareen administraria dena, behartuta dago administrazio hori familia bateko aita on batek egingo lukeen bezala administratzera ondasun horiek. Hortaz tutoreak administratu egin behar ditu tutoretapekoaren ondasunak. Hori egin aurretik bere etorkizuneko kudeaketa bermatu behar du.

  1. Epaileak epaian bertan ezarritako bermeak emanez. Betekizun horretatik kanpo geratzen dira ordea pertsona juridiko publikoak kodearen 260.artikuluan ageri denez.
  2. Bermeez gain, epaileak tutoretzapekoaren gauza baliotsuen gordailupena eska dezake.
  3. Tutoretzapekoaren ondasunak inbentariatzea beharrezkoa da. Inbentario honetan jaso beharko dira tutoreak tutoretzapearekiko dituen hartzeko eta kredituak. Kode zibileko 266. artikuluaren arabera, inbentarioa jasotzen ez diren kredituei uko egiten diela ulertu behar dela aipatzen da.

Nahiz eta hau guztia bete tutorearen jarduera gertutik jarraitzen du legeak. Babestutakoaren ondarearen administrazioari dagokionez, guraso bati emango litzaizkion ahalmen mugatuagoak ematen zaizkio tutoreari.kodearen 269.4 artikuluan ezartzen da tutoreak kudeaketaen kontuak eman behar dizkiola epaileari urtero; eta epaileak horrela eskatuz gero maizago. Tutoretzapekoari ondasunak eman dizkiotenek ere ikuskapen prozedura propioak jar dakizkiete tutoreei.

Tutoretzapekoaren ondasunen administrazio arrunta (kontserbaziozkoa ain zuzen ere) gainditzen duten edozein erabaki hartzeko epailearen baimena beharko du bei tutoreak. Erabaki horiek 271.artikuluak zehazten ditu:

Tutoretzapekoaren ondasun higiezinak, merkataritza edo industria etxeak eta balio handiko ondasunak besterendu eta kargatzeko, nahiz esandako ondasunen gainean inskribitu beharreko kontratuak egiteko. Akzioak suskribatzeko lehentasunezko eskubidea erabiltzeko ez da baimenik behar. Tutoretzapekoak hamasei urte baino gehiago baditu, aipatu negozioak egiteko nahikoa izango dela berak onartzea(ez da epailearen baimena behar). Kode zibileko 166.artikuluan datorkigu azken hau.

  1. Tutoretzapekoaren eskubideei uko egin, eskubideen gainean edo arbitrajera moldatzeko.
  2. Jarauntsiari uko egiteko inbentario-emaitzaren onurarik eskatu gabe.
  3. Dohaintzei uko egiteko.
  4. Ondasunen gainean ohiz kanpoko gastuak egiteko.
  5. Tutoretzapekoaren izenean demanda tarteratzeko (munta txikiko auziak salbu)
  6. Ondasunak errentan sei urtetik gora emateko.
  7. Diru-maileguak eskatzeko eta emateko.
  8. Tutoretzapekoaren ondasunak eta eskubideak dohaintzan emateko.
  9. Tutoreak tutoretzapekoari zor dizkion kredituak hirugarrenei lagatzeko eta tutoretzapekoaren zorrak erosteko.

Kodeak ez ditu aipatzen tutorearen administraziopetik kanpo dauden ondasunak, hala ere guraso-ahalaren araudia aplikatu ahal izango da analogiaz. Aipatzen den salbuespen bakarra honakoa da: tutoretzapekoari doan emandako ondasunen gaineko administrazaile berezia ezartzen duenean dohaintza-egileak.(kode zibileko 272 artikulua)

Kodeak zenbait legezko debeku ezartzen dizkio tutoreari:

  • Tutoretzapekoarengandiko dohaintzak jasotzea (753 artikulua)
  • Tutorearen ondasunak erosi edo tutoreari ondasunak saltzea (1459.1 artikuluko debekua)

Ekintza hauek deusezak izango dira kodearen 6.3 artikuluaren ondorioz.

Tutorearen lansaria aldatu

Tutoreak ez du kalte ekonomikorik eragin behar (kode zibileko 220 artikulua), eta bestetik tutoreak lansaria jaso ahal izango du, tutoretzapekoaren ondareak horretarako adina ematen badu. Tutoretzapekoaren ondasunen errentagarritasunaren gaineko portzentaia bat ezartzen du epaileak: %4-%20 bitartean.

Iraugipena eta kontu ematea aldatu

Lau kasu zehatzetan amaitzen da pertsona baten gaineko tutoretza:

  1. Tutorea edo tutoretzapekoa hiltzen direnean.
  2. Tutoretzapekoa ezgaitua badago, gaitasuna berreskuratzen duenean nahiz kuradoretza ezartzen zaionean babes-erakunde bezala, tutoretzaren ordez.
  3. Tutoretzapeko adingabea adoptatu egiten badute.
  4. Tutoretzapeko adingabearen gurasoak guraso- ahala berreskuratzen badute. Gainera tutoretza kargua uzterakoan, epaileari administrazio eta kudeaketa kontuak eman beharko dizkio.

Kanpo estekak aldatu