Tui-Valençako nazioarteko zubia

Tui-Valençako nazioarteko zubia (galizieraz: Ponte Vella Internacional Tui-Valença; portugesez: Ponte Rodo-Ferroviária de Valença; gaztelaniaz: Puente Internacional de Tuy) Miño ibaia zeharkatzen duen zubia da. Valença do Minho (Viana do Castelo) eta Tui (Pontevedra) batzen ditu.

Tui-Valençako nazioarteko zubia
Espainia eta Portugal arteko muga
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia
Muga-hiriTui
Koordenatuak42°02′11″N 8°38′49″W / 42.036398°N 8.646956°W / 42.036398; -8.646956
Map
Altitudea15 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1884
Inaugurazioa 1886ko martxoaren 25a
Reconstruction 2000
Arkitektura
DiseinatzaileaPelayo Mancebo y Ágreda (en) Itzuli
Materiala(k)harria eta burdina
Dimentsioak22,7 (kalatuaren tartea) × 399 (luzera) m
Gurutzatzen duMiño
Eramaten duburdinbide eta errepide
Zubibegiak5
Ondarea

Gustave Eiffelen edo bere ikasleetako baten diseinua dela dioen kondaira dagoen arren, zubia Pelayo Mancebo Ágreda ingeniari eta diputatu errioxarrak diseinatu zuen, eta 1886ko martxoaren 25ean inauguratu zuten ofizialki, zerbitzuan hasi eta ia urte eta erdira.

1995ean Nazioarteko Zubi berria ireki zenetik, askoz modernoagoa eta zabalagoa, erabat debekatuta dago ibilgailu astunak ibiltzea. Era berean, ibilgailu arinek ez erabiltzea gomendatzen da, eta Espainiako A-55 eta Portugalgo A3 autobideak gomendatzen dituzte alternatiba gisa.

Kanpo estekak aldatu