Trithemis annulata Libellulidae familiako odonatua da.

Trithemis annulata
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaLibellulidae
GeneroaTrithemis
Espeziea Trithemis annulata

Deskribapena aldatu

32-38 mmko luzerako burruntzia da[1]. Ar helduen gorputza ia erabat gorri-morea da. Hegoen nerbioak gorriak dira, eta pterostigma herdoilkara, marra beltzez inguratua. Emeak eta ar gazteak hori-marroiak dira, eraztun mehar beltzak eta bizkarreko marra beltz batekin. Ar ete emeen atzeko hegalen oinarria hori-laranjaz koloreztatua da.

Habitat aldatu

Larbak ur geldietan edo joaira lasaiko ibaietan garatzen dira. Helduak, maiz, ur bazterreko harrietan pausatzen dira[2].

Banaketa aldatu

Jatorriz afrikarra bada ere, iparralderantz hedatzen ari da eta hegoaldeko Europa kolonizatu du. Iberiar penintsulan 1978an behatua izan zen aurrenekoz, Kortsikan 1989an eta hego-ekialdeko Frantzian 1994an. 2000ko hamarkadan Pirinio Atlantikoetara iritsi zen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Violet dropwing (Trithemis annulata) Arkive.org/
  2. Trithemis annulata (Palisot de Beauvois, 1805) Odonatos de Europa y Marruecos. Bioscripts.net
  3. Monographie du Trithemis annulata Enquête Trithemis. Observatoire Naturaliste des Ecosystèmes Méditerranéens. Onem-france.org

Kanpo estekak aldatu