Trimetilsilil kloruro

konposatu kimiko

Trimetilsilil kloruroa edo trimetilklorosilanoa konposatu organosilziikoa da sililo-haluroen familiakoa (CH3)3SiCl formula duena eta sarritan Me3SiCl edo TMSCl laburtzapenez izendatzen dena. Likido kolorge eta lurrunkorra da, urarik ez dagoenean egokorra. Kimika organikoan erabilera zabala du[1].

Trimetilsilil kloruro
Formula kimikoaC3H9ClSi
SMILES kanonikoa[Si(C)(C)Cl&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[Si(C)(C)Cl 3D eredua]
Konposizioasilizio eta karbono
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Fusio-puntua−58 °C
Masa molekularra108,016 Da
Arriskuak
NFPA 704
3
3
2
Identifikatzaileak
InChlKeyIJOOHPMOJXWVHK-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia75-77-4
ChemSpider6157
PubChem6397
Reaxys1209232
Gmelin85069
ChEMBLCHEMBL1505385
RTECS zenbakiaVV2710000
ZVG2670
DSSTox zenbakiaVV2710000
EC zenbakia200-900-5
ECHA100.000.819
MeSHC039293
UNII62UO4690X6

Prestakuntza aldatu

Trimetilsilil kloruroa kantitate handitan prestatzeko metil kloruroa silizio- eta kobre-aleazio batekin erreakzionarazten da. Prozesu honen helburu nagusia dimetildiklorosilanoaren sintesia da, baina prozesu horren emaitzak ere badira monometil eta trimetil deribatuak. Ondoren nahasteko produktuak destilazioz separatzen dira. Oro har, erreakzio-nahastearen % 2-4 bitartean deribatu monokloratua izaten da, zeinak azeotropo bat eratzen duen MeSiCl3-ekin.

Erabilera aldatu

Trimetilklorosilil kloruroak erabilera askotarikoak ditu kimika organikoan. Izan daiteke, trimetilsililo taldearen zein kloruro-ioi anhidroen iturria. Alkohol eta amina funtzio-taldeek TMSClrekin kuantitatiboki erreakzionatzen dute trimetilsilil eterrak eta aminak emanez. Kasu honetan trimetilsililo erradikalak talde babesle moduan joka dezake, baina talde honen labilitateak erabilera muga lezake.

Trimetilsililazioa azido karboxilikoen eta azukreen lurrunkortasuna emendatzeko usa daiteke gas-kromatografia erabili nahi denean teknika analitiko moduan. Adibidez, erabili egiten da glukosaren gas-kromatografia bideragarria egiteko.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Rösch, Lutz; John, Peter; Reitmeier, Rudolf. (2000-06-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Silicon Compounds, Organic» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): a24_021.  doi:10.1002/14356007.a24_021. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).

Kanpo estekak aldatu