Trikizio
Trikizio trikitixa, folk, rock eta ska estiloetan diharduen erromeria da, Zegaman (Gipuzkoa) 1997an sortua.
Trikizio | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa (Euskal Herria) |
Musika mota | Erromeria |
Urteak | 1997 – gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga-biga |
Taldekideak | |
Olatz Aiartzaguena Amaia Zabala Imanol Jareño Unai Martinez Iker Hernandez | |
Informazio gehigarria | |
Trikizio - Facebook Trikizio - Instagram | |
Taldekideak
aldatuAsko dira proiektuak aktibo daramatzan urteetan zehar taldea bizirik mantendu izan dutenak. Honako hauek dira egungo musikariak:
- Olatz Aiartzaguena: trikitixa eta ahotsa (2023-gaur egun).
- Amaia Zabala: ahotsa eta panderoa (2023-gaur egun).
- Imanol Jareño: baxua eta ahotsa (2023-gaur egun).
- Unai Martinez: gitarra (2017-gaur egun).
- Iker Hernandez: bateria (2023-gaur egun).
Taldekide ohiak
aldatu- Xabi Arakama: trikitia eta ahotsa.
- Mari Jose Arakama: bateria
- Maider Redondo: panderoa eta ahotsa
- Oiane Arratibel: baxua
- Igor Jauregi: gitarra
- Koldo Altuna: gitarra
- Iñaki Telleria: bateria
- Gorka Otamendi: bateria
- Unai Lopetegi: bateria
- Jon Arruti: baxua eta ahotsa.
- Iban Gurrutxaga: gitarra.
- Kike Arza: baxua
- Juan Manuel Urriza: Bateria
- Iban Larreboure: bateria
- Mathieu Haramboure: baxua
- Frank Lopepe: ahotsa
- Iñaki Etxezarraga "Etxe": ahotsa
- Gotzon Batikon: ahotsa eta trikitia (2015-2017)
- Jon Ander Ormaetxea: gitarra (2015-2017)
- Asier Bardezi: baxua (2016-2022)
- Asier Elias: bateria (2016-2017; 2022)
- Egoitz Lopez Ormaetxea: Trikitixa eta ahotsa (2018-2022)
- Bittor Meabe: bateria (2018-2022)
Taldeko kolaboratzaileak
aldatu- Unai Frantzesena: teklatua, panderoa eta ahotsa
- Mikel Albisu: panderoa eta ahotsa
- Oskar Estanga: trikitia eta ahotsa
- Eneko Dorronsoro: trikitia
- Andoni Ezkerra: gitarra eta ahotsa
- Ion Mujika "Muxi": bateria
Teknikariak
aldatu- Iban Zubeldia: argiak
- Paxkal Etxepare: soinua
- Gilles Urrutia: argiak
- Pipo: soinua
- Iñaki Vierbu: soinua
- Ion Kadarso: soinua
- Aitor Izeta: soinua
- Ibantxo: argiak
- Aitor Sayans: argiak
Historia
aldatuTrikizio taldea 1997. urtean sortu zuen Xabi Arakamak. Trikizio gehienbat Euskal Herrian diharduen plaza-talde bat da, eta EusCat diskoarekin azkenaldian elkarri oso lotuta doazen bi kulturaren arteko harremana sendotu nahi izan du: Euskal Herriko kulturaren eta Kataluniakoaren artekoa, alegia. Horretarako, bi herri horietako kantu, artista eta talde ospetsuenetarikoak batu ditu. Trikizio denboraldi batez Mediterraneoko herri hartan aritu zen jotzen, lan hau argitaratu baino lehen, eta bi herrien arteko lotura musikala egingo zuen proiektu bat argitaratzea pentsatu zuten. Bi hizkuntzak batzen dituen disko bakarrean, musikaren bidez, beren hizkuntza munduratzeko lan egin duten hainbat euskal eta katalan musikari omendu ditu. Musikari horiek dira protagonista EusCat diskoan, Trikizio interprete ordezkari dutela.
Taldeak 3 diska gehiago argitaratu ditu aspaldian: Trikizio (2012), Gori gori izar gorri 2013) eta Atera (2014). Azken proiektu honetan Euskal musikaren hainbat abesti birmoldatu zituzten; euskal abeslari askoren parte hartzea lortu zuten, diskari xarma berezia emanez: Gontzal Mendibil, Roberto Moso, Zuriñe Hidalgo, Maialen Errotabehere, Pello Reparaz, Iñigo Etxezarreta, etab.
2017an Hau Pittu Hau! Bilboko euskal konpartsaren 30. urteurrena ospatzeko abesti berria prestatu zuten, konpartsaren izen berekoa. Beraien pentsaerari egokitutako kanta da; Bilboko Aste Nagusia euskaraz bizitzea, hain zuen.
Geroztik, erromeriak zuzeneko emanaldiak ematen dihardu, Euskal Herriko txoko ezkutuenera arte ere musikaren doinuak helarazteko. 2020. eta 2021. urteetan pandemiak kontzertuen ohiko erritmoarekin jarraitzea ezindu duen arren, 2022ko denboralditik aurrera betiko jardunera itzultzeko prest dago Trikizio.
Diskografia
aldatuAlbumak
aldatu- EusCat (Baga biga, 2008)
- Trikizio (Baga biga, 2012)
- Gori gori izar gorri (Baga Biga, 2013)
- Atera (Baga biga, 2014)
Singleak
aldatu- Hau Pittu Hau (Baga biga, 2017)