Tricholomopsis ornata

Tricholomopsis ornata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Tricholomopsis ornata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholomopsis
Espeziea Tricholomopsis ornata
Singer, 1943
BasionimoaAgaricus ornatus

Sinonimoak: Agaricus ornatus, Tricholoma ornatum, Pleurotus ornatus, Dendrosarcus ornatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, erdian haragitsu samarra eta mehea ertzetan, biribilduak. Hondoko kolorea horia du, baina marroi-gorrixka koloreko ezkata txikiz estalia egoten da.

Orriak: Estu, eskotatuak eta horiak.

Horri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, horia, fibrilosoa, baina irintsua goialdean.

Haragia: Zuri-horixka, usain eta zapore nabarmenik gabe. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Tricholomopsis terminoa grekotik dator, ”ósis” hitzetik, azalpen, esan nahi du. Tricholoma-ren antzekoa.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen egurretan, batez ere mendiko izeietan.

Banaketa eremua

aldatu

Europa (batez Pirinioak eta Alpeak ere), Errusia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 293 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. Tricholomopsis ornata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu