Tricholomopsis decora

Tricholomopsis decora Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie hau ez da jangarria, haragi gutxi, haritsua, eta zapore mikatz samarra duelako.

Tricholomopsis decora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholomopsis
Espeziea Tricholomopsis decora
Singer, 1939

Sinonimoak: Agaricus decorus, Clitocybe decora, Cortinellus decorus, Tricholoma decorum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero hondoratua, haragitsua, mehea, kamutsa, horia, arre-oliba antzeko edo beltzaxka koloreko aplikatutako ezkatatxoek gogortua.

Orriak: Estu, batzuetan pixka bat eskotatuak, kamuts-itsatsiak, orritxo ugarirekin, ertz osoarekin eta irregular antolatuta, horixkak, kapelaren kolorekoak baino ilunagoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, batzuetan zertxobait eszentrikoa, barrubetea, gero barnehutsa, fibrillosoa, kapelaren kolorekoa eta ezkatatsua.

Haragia: Mehea, haritsua, horia, usain fungiko leunekoa eta zapore gozokoa, baina murtxikatzen denean, denbora batera mingots samarrekoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Tricholomopsis terminoa grekotik dator, "ósis" hitzetik, azalpen, esan nahi du. Tricholoma-ren antzekoa. Decora epitetoa latinetik dator, dotore, xelebre, esan nahi duen "decor" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Tricholomopsis rutilans delakoarekin nahas daiteke, hau ezkata gorrixka ikusgarriz estalia dago, bai kapelan bai oinean. Tricholomopsis ornata ere oso antzekoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Hildako egurraren gainean garatzen da, eta hura deskonposatzen laguntzen du. Duela urte batzuk espezie hau oso arraroa zen gure inguruan, baina azken urteetan maizago agertzen ari da. Lignikola, koniferoen enborretan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Thailandia, Tasmania.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 255 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  5. Tricholomopsis decora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu