Pinu-ziza arrunta (Tricholomopsis rutilans) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Jangarri kaskartzat jotzetik, susmagarria izatera pasatu da. Koniferetako motzondo edo adar hilei itsatsita hazten da beti.

Pinu-ziza arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholomopsis
Espeziea Tricholomopsis rutilans
Singer, 1939
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 15 cm arteko diametrokoa, haragitsua, ganbila eta gero ia laua. Kolorea, hori argitik gorrixkara aldatzen da, eta azala, hondo horiaren gainean nabarmentzen diren puntutxo gorri-purpuraz estalita dago. Ertza mehea du eta pixka bat kiribildua.

Orriak: Hori-kromo kolorekoak, Oso estu eta Itsatsiak.

Hanka: Zilindrikoa, zuntzezkoa, elastikoa, hori zurbila, guztia purpura koloreko puntutxoz estalia, goiko aldea izan ezik.

Haragia: Lodia, trinkoa eta horixka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Tricholomopsis terminoa grekotik dator, "ósis" hitzetik, azalpen, esan nahi du. Tricholoma-ren antzekua. Rutilans epitetoa latinetik dator, "rutilans" hitzetik, eta distiratsu esan nahi du. Kolore bizia duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, toxikoa den susmoa dago.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma decorum jangarriarekin, honek mendiko izeietan irteten du, hori-sufre kolorekoa eta txikiagoa. Tricholoma ornatum delakoarekin ere nahas daiteke, honek kapelan ezkata marroi-burdin kolorekoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

 
pinu-ziza arruntak

Udaberrian, udan eta udazkenean, koniferoen motzondo edo sustrai hiletan. Oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Australian eta Zeelanda Berrian sartua.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 173 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 222 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 150 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 319 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu