Trianongo Ituna
Trianongo Ituna, 1920ko ekainaren 4an sinatua, Versaillesko gazteluko (Frantzia) Grand Trianon jauregira egindako batzarraren ondorioa da, Hungariako estatusa ezartzeko eta erabakitzeko egin zen, I. Mundu Gerran herrialde honek, Austro-Hungariar inperioaren osagarri gisa, galdu egin baitzuen aliatuen kontra. Herrialde interesatuaz gain, potentzia irabazleak (Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Estatu Batuak eta Japonia) eta haien kideak, zeintarik hiru estatu berri sortuko ziren ondorioz: Serbiar, Kroazoar eta Esloveniarrren Erresuma (Jugoslavia bilakatukio zena), Errumania eta Txekoslovakia. Era berean, Hungariak harrezkero izan dituen muga nagusiak, eta 21. mendekoak direnak, Trianonen erabaki ziren.
Trianongo Ituna | |
---|---|
Law identifier (en) | 大正10年条約第3号 |
Mota | Versailles system (en) bake itun |
Honen izena darama | Trianon Handia |
Data | 1920ko ekainaren 4a |
← Armistice of Villa Giusti (en)
| |
Kokaleku | Trianon Handia |
Parte-hartzaileak | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | frantses |
Kausa | Parisko Bake Biltzarra |
Ituna, berez, Versailleskoaren (1919ko ekainaren 28a) ondorio bat izan zen, non Alemaniar Inperioaz arduratu ziren garaileak. Beste aurrekari bat izan zen Austriako Inperioari bake-baldintzak ezarri zizkion Saint-Germaingo ituna (urte hartako irailaren 10a). Formalki, Hungariak Inperio Austro-hungariarra 1918ko azaroaren 16an utzi zuen, eta aliatuek tratamendu berezia eman zioten, Trianonen ebatzi zena azkenean.
Hungariaren banaketa
aldatuHungariako lurraldeen zati handi bat jadanik galduta zegoen, fronte aliatuek armistizioaren unea aurreratu zutelako (1918ko azaro-abendua), baina Trianongo Itunaren ondorioz askoz ere mutilatuago geratu zen oraindik.
Guztira, lurralde hauek banatu ziren Hungariatik:
- Transilvania, Errumanian integratua. Bertako biztanleen banaketa etknikoa horrelakoa zen unea hartan; alemaniarrak (%10,7), hungariarrak (%31,6) eta errumaniarrak (%53,8).
- Kroazia, Voivodina eta Bosnia eta Herzegovina, integratu ziren Serbiarren Erresuman. Horren ondorioz, Hungariak itsasorako irteeral galdu zituen. Rijekako portu-hiri garrantzitsua galdu zuen, non biztanle gehienak italiarrak ziren, inguru hartan Venezia eragin historikoa izan zuelako.
- Rutenia eta Eslovakia, Txekoslovakia jaioberriaren parte izatera pasatu ziren, Polonian geratu ziren eskualde batzuk izan ezik, bertako biztanleak poloniarrak zirelako.
- Burgenland, batez ere alemaniarra biztanlez, Austriara igaro.
Itunak, halaber, Ödenburg hirian erreferenduma egitea aurreikusi zuen. Burgenlandeko hiri honetan 1921ean galdeketa egin zen eta emaitzaren arabera hiriak Sopron izenarekin Hungarian integratzea erabaki zuen, baina hizkuntzen aldetik alemanaren eta hungarieraren koofizialtasunari eutsiz.
Aliatuek behin eta berriz aldarrikatu zuten "herriek eurak izateko eskubidea" axioma gisa, 325.411 km²-ko herrialde bat banatzeko, non 21,5 milioi biztanle baitzeuden hamalau hizkuntza ofizialekin. Lurralde zabal horretan, hungariarrak 10 milioitik gora ziren. Banantze-irizpidea nagusiki lurralde-irizpidea izan zen azkenean, eta Hungaria 92.962 km ² (heren bat baino gutxiago) izatera murriztu zen, eta, gainera, beregandik banandutako lurraldeetan bizi ziren 3,5 milioi hungariar inguru beste nazionalitate bat hartzera behartu zituzten.
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Tractat del Trianon» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-06-15eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.