Tretatxu

XVIII. mendeko bidelapur bizkaitarra

Batxi (Bauptista) Landa Elortegi (Elizaren erregistroan 'Erorttegui') Tretatxu (Larrauri 1716ko urriaren 28a, Valladolid, 1761) ahozko euskal literaturara igaro zen bidelapurra izan zen.[1]

Tretatxu
Bizitza
JaiotzaLarrauri, 1716
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaValladolid, 1761 (44/45 urte)
Jarduerak
Jardueraklapurra eta bidelapurra

Bizitza aldatu

1716an Larrauriko, Mungialdeko, Landa oinetxean jaio zen, eta 1751ko irailaren 9an hasi zuen ahozko literaturak jasoko zuen bere ibilbidea, beste hiru lagunekin Bilbotik irten zenean lapurgintzari ekiteko asmoz.

1733ko apirilaren 27an Magdalena Amezaga Arriagarekin (bere herriko neska gaztearekin, 1718-06-22an jaioa) ezkondu egin zen Larraurin bertan. Alaba bat eta bi seme izan zituzten.

Karrera laburra egin zuen, 1753an atxilotu baitzuten –zortzi urte geroago hil zen Valladolideko espetxean, nola ez dakigula–. Bi urtez ia etengabe hamaika lapurreta, segada hilgarri eta ihesalditan ibili zen, batez ere Bizkaia eta Araba arteko mendateetan mandazainei bidera irtenda, eta baita abadeen etxeak asaltatzen eta agian kontrabando jardunean ere, Baionan, Ataunen, Bermeon, Iruñean, Urkiolan, Azpeitian... Fiskalak zazpi ekintza leporatu zizkion, baina askoz gehiagotan parte hartu zuela aditzera eman zuen; Bizkaiko korrejidoreak heriotza zigorrera kondenatu nahi zuen horiengatik.

1761eko irailaren 7an, Bautista Landa Tretatxu bidelapurra hil zen, Valladolideko ziega batean preso.[2]

Kopla zaharrak aldatu

Bide lapurra laudatzen duten herri-kopla zaharrak:

« Tretatxu Larrauriko
Landako semie
Bizkaiko lapur danen
Gobernadorie
»


Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Hektor Ortega. Tretatxu, lapurren gobernadorea. Txertoa, 2018.

Kanpo estekak aldatu