Transmedia narrazio

Transmedia» orritik birbideratua)

Transmedia narrazioa euskarri desberdinen bidez eraikitzen den istorioa da. Hedabide eta plataforma bakoitzak berezkoagoak dituen errekurtsoak erabiltzen ditu kontakizuna osatu eta ikus-entzuleak edo audientzia engaiatzeko. Narratiba berriak bilatzen dituen kontzeptua da, eta kontakizunaren protagonista bihurtzen dute audientzia, bakoitzaren eskuetan egongo baita narrazio transmediak eskainitako aukeren kudeaketa: sakontasuna, ordena, interakzioak eta abar.[1][2]

Definizioa eta ezaugarriak aldatu

Transmedia narrazioak audientziak istorioarekin engaiatzea sustatzen duten narrazioak dira, horiek kontsumitzeaz gain, narrazio berriekin hedatzeko aukerak baliatzen dituzte. Blogak, Youtube, Vimeo, Twitter, Facebook eta Instagram bezalako komunikazio-sareek sustatzen dituzten ekoizpenek audientzia engaiatzea sustatzen dute, audientziari edukiaren parte izateko aukera emanez.[3]

Paula Almirón-Chamadoirak horrela definitzen du:

Transmedia kontakizunak, medio eta interfaz desberdinak erabiltzen dituzten narrazioak dira, eta ikusleak kontakizunaren zabalkunde eta hazte-prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Ikuslea ekoizle eta parte hartzaile bihurtzen da, engaiatu egiten da.[4]

Istorioak garatzeko medio asko erabiltzean baino transmedia narrazioaren oinarrian dago osagarritasuna eta teknologia digitalek ahalbidetzen duten elkarreragina eta komunikazio-eredu tradizionalaren haustura. Dagoeneko, igorle eta hartzailearen arteko lotura ez da norabide bakarrekoa eta kontakizuna ez da produktu itxia. Behin eta berriro istorioak ikusi, erabili, berregin eta konpartitu daitezke etengabeko moldaketa prozesuan. Metraje luzekoa, telesaila, bideo-jokoa, kromo bilduma, liburuak eta kamisetak izan daitezke istorio bat garatzeko orduan aukeran dauden euskarrietako batzuk eta horiek eta gehiago erabili izan dira Star wars, Lost, Sophia's diary ala Harry Potter bezalako produkzioetan.[5]

Transmedia produktuak diseinatzerakoan, interesgarriagoak diren medioak zeintzuk diren aztertzen da eta bakoitzean istorioaren zein osagarri garatuko den erabakiko da. Transmedia narrazioetan hedabide tradizionalak (inprimatuak eta ikus-entzunezkoak), ekitaldi publikoak (performanceak, rol jokoak...) eta, besteak beste, internet, telefono mugikorrak eta bideo-jokoak erabili daitezke.[6]

Teorialariak aldatu

  • Henry Jenkins[7]
  • Carlos A. Scolari[8]

Transmedia proiektuak Euskal Herrian aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Erredakzioa. «Istorioen kontaketan aldaketak sortzen ari da Transmedia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  2. «Tranxmedia jardunaldia abian da, eman izena! • ZUZEU» ZUZEU 2012-10-23 (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  3. Transmedia komunikazio estrategiak : gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. Udako Euskal Unibertsitatea 2015, 9 or. ISBN 9788484385752. PMC 971689071. (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  4. «"Euskal Istoriak Hegoaldean" (sic) proiektuak munduari Hegoamerikako euskaldun izatea zer den azaldu nahi du» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  5. «Transmedia boladan dago» sustatu.eus 2011 (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  6. interaktiboa, iametza. «Philippe Freville» Euskarabildua (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  7. Henry Jenkins on Transmedia - Subtitulado en español. (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  8. Transmedia y Educación. Carlos A. Scolari. (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  9. «Fermin Muguruza: Komikia baino gehiago da ‘Black is Beltza’» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  10. «Fermin Muguruza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  11. «Haurrentzako hiru egunetako transmedia irakurketa kluba eskainiko dute Galtzagorri elkarteak eta Orona Fundazioak Gabonetan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  12. «Proiektu transmedia baten sorrera» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  13. «Tranxlan: Transmedia proiektu bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak aldatu