Transbaikal

Transbaikalia» orritik birbideratua)

Transbaikal, Transbaikalia edo Zabaikal (errusieraz: Забайкалье, Zabaikalie), Dauria izenez ere deitua, Baikal aintziraren ekialdean dagoen erregioa da Errusian (izena ematen dio), Errusian. Dauria izena daur herriaeren jatorrizko lurraldea delako da. Emakume batek animalia berezi batzuei ematen die izena. Erregioak hartzen ditu Buriatiako errepublika, Zabaikal krai administratiboa eta Irkutsk probintziaren zati bat.

Transbaikal
Mendirik altuenaKodar Mountains (en) Itzuli
Motaeskualde geografiko eta group of mountains (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak53°N 115°E / 53°N 115°E / 53; 115

1.000 km inguru ditu iparraldetik hegoaldera, Patomeko mesetatik eta Iparraldeko Baikaleko mesetatik Errusia eta Mongolia arteko mugaraino. Eta, halaber, 1.000 km mendebaldetik (Baikal lakutik) ekialdera, Xilka ibaiaren eta Argun ibaiaren arteko elkargunera, Amur ibaia osatzen dutelarik puntu horretan. Transbaikaleko estepak eta hezeguneak Dauriako Erreserba Naturalak babesten ditu. Erreserba hori «Dauriako paisaiak» izeneko lekuaren parte delarik halaber, UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa inskribatua 2017an.[1]

Historia aldatu

Tsarren garaian, Nertxinsk (lehenbizi) eta Txita geroago hiriburua zituen oblast eskualde bat izan zen.

Iraultza sobietarra gertatu ondoren, Errusiako Gerra Zibilaren kontestuan, 1918ko maiatzean, ataman kosako batek, Grigori Semenovek (1890-1946) Transbaikalko behin-behineko gobernu bat osatu zuen, buriatiarrek sorturiko Buriat Ulus izeneko entitatearekin batera. Estatu Batuen, Frantziaren eta Japoniaren laguntzarekin, sobietar komunisten kontrako kontrabotere pseudo-independente bat (japoniarren babes militarrarekin) izan zen 1920ko apirilera arte, non sobietar kontrolpean geratu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu