Tournaiko kanpandorrea

Tournaiko kanpandorrea (frantsesez: Beffroi de Tournai) Tournain dago, Valonian, Belgikan. Herrialdeko kanpandorrerik zaharrena da. Belgikako eta Frantziako 56 dorre eta kanpandorrez osatutako talde baten parte da eta 1999tik Unescoren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago.[1]

Tournaiko kanpandorrea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Belgika eta Frantziako kanpandorreak
Kokapena
Estatu burujabe Belgika
Belgikako eskualdea Valonia
Province of BelgiumHainauteko probintzia
Belgikako barrutiaarrondissement of Tournai-Mouscron
Belgikako udalerriaTournai
Koordenatuak50°36′21″N 3°23′17″E / 50.60574°N 3.38797°E / 50.60574; 3.38797
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia943-032
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Mendeetan zehar, Tournaiko kanpaiak jaiotzengatik, bisitengatik, erasoengatik eta festengatik jotzen zituzten. Gaur egun, 256 maila eta 72 metroko altuera du, eta Belgikako hiri bisitatuenetariko bat da.

Historia aldatu

Dorrea 1188. urtean hasi zen eraikitzen, Frantziako Felipe Augusto erregeak Tournairi bere foruak eman zizkionean; besteak beste, herritarrei abisu emateko erkidegoko kanpandorrea eraikitzeko eskubidea eman zien.

Dorrearen jatorrizko formak Erdi Aroko dorre bat gogorarazten zuen, zeharkako sekzio karratua eta almenadun parapeto batekin. Dorre zelatari gisa funtzionatzen zuen, suteak eta etsaiak ikusteko. Hiriaren hedapenaren ondorioz, kanpandorrea handitu egin zen 1294an, gorputz gehigarri bat gehituz eta izkinak lau pinakulurekin eskoratuz. Pinakulu bakoitzean soldadu baten estatua jarri zen eta herensuge batek egitura osoa koroatzen zuen. Herensugeak, boterearen eta zaintzaren sinboloa, Belgikako beste dorre zahar batzuk ere koroatzen ditu, hala nola Paños de Ypres lonja eta Ganteko kanpandorrea.

Sute batek eraikina hondatu zuen 1391n. Hurrengo urteetan, hiriak kanpai berriak erosi zituen ondatuta zeuden kanpaiak ordezkatzeko, eta urrezko elementuak gehitu zizkiotenn dorrearen gailur berrituari: tritoiak, estandarteak eta herensuge berri bat. Garai honetako kanpairik handiena, Bancloke izenekoa, eta suteen berri emateko kanpaia, Tinbre izenekoa, gaur egun arte mantendu dira. 1535ean kariloi bat gehitu zitzaion.

Lehen aipatu ditugun erabilerez gain, kanpandorrea ere kartzela zen, eta ganbera batzuk presoentzat erabili ziren 1827 arte.

XIX. mendearen erdialdean zaharberritze handia egin zen. Zaharberritzeko beste kanpaina bat ere hasi zen 1992an, hamarkada bat iraun zuena.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Mireille Dujacquier eta Alain Mauchard (2002). Le plus ancien beffroi de Belgique.' Tournai, Belgium: L'asbl Tourisme et Culture.

Kanpo estekak aldatu