Topic on Wikipedia:Txokoa

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on denoi: Apirilaren 7rako, (osteguna) EWKEkoek KORRIKAko kilometro bat hartu dugu Ispasterreko Bedaroan (Bizkaia) 18.20an. Normalean asteburuan hartu izan dugu kilometroa baina aurten ez dugu aukera hori izan eta ostegunean izan beharko da. Beraz nahi eta ahal duenak Ispasterrera etorri dadila eta Korrikarekin bat eginik elkarrekin arratsalde polit bat pasatuko dugu. Bertara joateko probintzia edo eta eskualdeka autoekin antolatuko gara. Zalantzarik izanez gero, idatzi lasai. Ondo izan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik ezingo dut (Ez badoa oso berandu). Leioan 18:00etan amaituko dut eta.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Wikilari batzuk elkartuko gara...


Noiz: 2022ko apirilaren 7an, arratsaldeko 18:00etan.

Non: Ispasterren, BI-3238 eta BI-3481 errepideen bidegurutzean, egurrezko autobus geltokiaren ondoan. (Koordinatuak: 43.36755659155249, -2.5608624406841662 )

Zertarako: Korrika 22ko 1.840. kilometroa elkarrekin egiteko.

  • Animatu zaitezte Txoko honetatik ibiltzen zareten guztiok! Ekarri lagunak!
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Honi lotuta, Wikidatan sortu ditugu jada edizio bakoitzaren item bat, eta artikuluetan sartu ditut txantiloiak. Commonsen argazkiak antolatu eta horiek ere wikidatarekin lotzeko laguntza/auzolana beharko dugu.

"Wikilariak KORRIKAra!!" mezuari erantzun