Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gaur hasiko dira 2020ko Udako Olinpiar Jokoak, eta pare bat proposamen ditut: bata kirolarien eta kirolen inguruan idazteko probestea. Bestea, teknikoagoa: laguntze beharko da, akaso, olinpiar jokoetako parte-hartzaileen anabasa pixka bat konpontzeko, eta bereizteko negukoak eta udakoak, eta bakoitzaren barnean olinpikoak eta paralinpikoak. Animatzen bazarete, ongi etorria izango da!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Gaia oso interesgarria iruditu zait, eta neure aldetik zerbait egiten ahaleginduko naiz. Dena den, hori dela eta, joan naiz Ander Elesegiren artikulua ikustera, eta Biografia infotaulan bi akats larri ikusi ditut. Ahalegindu naiz aldatzen, baina wikidata iteman zerbait aldatu badut ere, gero ez da artikuluan aldatzen. Badirudi azkeneko "klik" falta zaidala. Akatsa hauek dira: Lehen hizkuntza eta egiten duen hizkuntzak ataletan gaztelania dio. Lehenengoa, euskara da, eta bigarrena euskara eta gaztelania, gutxienez, besterik egiten duen ez dakit, ahaleginduko naiz ikasten. Beste bat da aitaren izena soilik agertzen dela, eta ez amarena. Ama Juanita Alkain da, eta, nire ustez, jarri beharko litzateke, seme-alaba guztiok baitugu ama. Lagunduko didazue aldaketa horiek ezartzen, mesedez.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, bi gauza ezberdin dira. Ez nituzke ere "akats larri" deituko, baina bai konpondu beharrekoak.

Hizkuntzarena egin duzu, eta ondo ikusten da, beraz, akaso, arazoa da ez duzula orrialdea berritu Wikidata aldatu ostean. Ez da automatikoa, gaurkotu behar da.

Bigarrena zailagoa da. Sortu beharko zenuke item berri bat Juanita Alkainentzat: https://www.wikidata.org/wiki/Special:NewItem . Bertan egin behar duzuna da Juanita Alkain sortu, arri gizaki bat dela, emakumezkoa eta, ondoren, Eneko Elosegiren orrialdera joan eta bertan + Gehitu adierazpena sakatuta "ama" idatzi. Hor sartu behar duzu sortu duzun item berria (Juanita Alkain jarrita ez bada agertzen, orduan kopiatu bere kodea QXXXXXXXXX moduko zenbaki bat da). Eta gorde. Korapilotsua da, baina modu honetan datu guztiak egituratu ditugu.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagun:

Hik esandako weborrian sartu, eta bi lauki agertzen zaizkidak: Etiketa eta Deskribapena. Lehenengoan, «ama» sartzen diat; bigarrenean, Juanita Alkain, eta hauxe ateratzen zaidak, gorriz markaturik:

Item Q107631872 already has label "ama" associated with language code eu, using the same description text.

Dena den, item-a sortzerakoan, etiketan jarri diat «Ama», eta deskribapenean «Juanita Alkain». Kode bat eman zidak; izena sartu, eta ez zidak onartzen; beraz, kodea sartu diat, baina, izena atera beharrean, «ama» ateratzen duk biografia infotaulan.

Laguntzerik bai? Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez. Etiketa: Juanita Alkain. Deskribapena, izan daiteke, ba adibidez, "Irungo emakumea". Konponduko dut.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok:

Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari diren kirolari batzuen artikuluak sortu nahi ditut, baina ikaragarrizko borroka daukat eskuinean agertzen den Infotaularekin. "Biografia Infotaula automatikoa" erabiltzen saiatzen naiz, baina lau aukera baino ez dizkit ematen: jaiotza data, heriotza data, eragina nori, eta nazionalitatea, eta nik beste atal batzuk sartu nahi ditut. Nola lor dezaket hori?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Automatikoa da, beraz egin behar duzun bakarra da sartu eta lotu beste hizkuntza batekin. Gertatzen dena da orain aste batetik beste hizkuntza batekin lotzeko sistema aldatu dutela, eta orain dugun tutorialak ez duela balio. Beraz, nire gomendioa, momentu honetan artikuluak sortu eta joango gara lotzen. Ez kezkatu infotaularekin!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Dominak jartzeko sistema kopiatu dut ingelesezko Wikipedian. Kanoa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan artikuluan duzue adibide bat. Basikoki, ingelesezko kodea kopiatu daiteke eta agertuko zaigu (uste dut guztia errazten duela). Hori bai, herrialdeen izenak hemen itzuli behar dira: Modulu:Country_alias/data.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, erantzun erraza izango duen galdera bat: Bhu Karma artikulua sortu dut, ustez, Bhu izena zela, baina norbaitek, ni baino argiago izaki, Bhu kendu egin du. Mila esker. Galdera honako hau da: artikulu horretan, Sangay Tenzin izena ere agertzen da; hau Bhutango igerilaria da, eta, Karmarekin batera, herrialdeko bandera eraman zuen irekiera "parafernalian", baina ez daukat horiek baino datu gehiagorik; merezi du datu gutxi horiekin artikulua sortzea?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik moldatu dut, ari nintzelako biografia infotaula automatikoa jartzen eta ikusi dudalako hori zela izena. Sangay Tenzini buruz ez dago datu gehiegirik. Serbierazko Wikipedian badago zerbait: sr:Сангај Тензин, baina ez dakit merezi duen itzulpen bat egiteak!

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Kategorizazioekin jarraitzen dut eta zuk esan bezala, tenisarekin jarraitu dut. Baina, arazo bat dut. Beste hizkuntzekin lotzeko arazoak ditut. Aldatu egin da formatya eta ezdakit nondik egin behar den. Beraz, sortutako kategorien orrialde guztiak loturarik gabe utzi ditut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Momentuz ezin da zuzenean egin, baliteke aste honetan berriro bueltatzea aukera hori, baina lekuz aldatzerakoan ez zuten tresna hori jarri.

Bi aukera dituzu bueltatzen den bitartean:

  • Artikuluaren amaieran jartzea zein den lotura, [[en:INGELESEZKO IZENA]] jarrita. Honela, bot batek denbora pasata egingo du lotura automatikoki.
  • Beste hizkuntza bateko artikulura joan zaitezke, bertan hizkuntzen loturetan eman azpian dagoen "aldatu loturak" eta Wikidatan euskarazkoa sartu. Liosoagoa da, biana zuzenean ikusiko duzu emaitza.
Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Ados, eskerrik asko! Lehenengo aukera erabiliko dut. Ala ere hizkuntza guztiak jarri behar dira edo inglesez jarrita automatikoki beste guztik azaltzen dira?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hizkuntzetako batean jarrita (berdin dio zein) automatikoki lotuko du ordu batzuk (akaso hurrengo egunea) pasata.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Pita Taufatofua tongar kirolariaren artikulua prestatzen ari naiz, eta 40 bat erreferentzia ditu, ingelesez bi zutabetan daude jarrita, nola egin dezaket hori?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bi aukera dituzu. Editore bisuala erabiltzen baduzu (ohikoena), Txertatu > Erreferentzia zerrenda > Editatu > "Erabili zutabe moldagarrien aurkezpena"

Kodean ari bazara, orduan {{erreferentzia zerrenda|2}} erabili dezakezu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, ba kirol guztien artikulua eta kategoriak sortu ditut. Kirolari mota batzuenak oraindik falta dira. Eta artikulu orokorra asko hedatu beharko litzateke, baina azpiegitura jada badugu.

Ea animatzen garen, guztion artean, gutxienez dominadunak sortzera. Ondo legoke ere herrialdeen delegazioak sortzea, baina lan nahiko da eta akaso amaitzen denean gaurkotzea errazagoa da (ez gertatzeko berriro 2012koekin gertatu zena, hutsik zeudela.

Olinpismo historikoa ere sailkatu daiteke, arazorik gabe.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hasi naiz ere diziplinekin, eta kode batzuk ere kopiatzen ingelesezko Wikipediatik. Erlatiboki erraza da bakoitza ondo ordenatuta izatea, baina pertsona bakar batek ez dut uste lortuko duenik!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zer den egin behar dena, baina zuzentzen badidazue laguntzeko prest nengoke.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Lasai! Kode asko da akaso. Kirolarien artikuluak sortzearekin, asko egiten dugu. Dominadunak eta gaurkotzen jarraitzen dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Lan asko dagoenez eta ordena jartzea interesgarria denez, Wikiproiektu:Olinpiar Jokoak wikiproiektuan jarri dut jarraipena egiteko modua.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Olinpiar Jokoen kirolariei buruz egiten ari naizen artikuluak infotaularik gabe egiten ditut; gero, norbaitek sartzen dio, eta eskertzen dut. Baina nola egiten den ikastea gustatuko litzaidake; beraz, memento bat duzuenean, ea ikasgaitxo bat ematen didazuen. Mila esker.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Biografia infotaula jartzeko erraza da. Gorako partean dagoen "txertatu"-ri eman eta gero txantiloia. Bukatzeko, Biografia infotaula automatikoa idatzi eta listo. Txertatuta.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da loturik agertuko beste hizkuntzei, hori da arazoa, gauza bat ukitu dutelako Wikipedian eta aukera kendu. Baina bai, txantiloia sartzea horren erraza da.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ongi! Hori egiten dut, baina honela agertzen da: "Maksim Khramtsov - Bizitza - Jarduerak" eta daturik ez dira agertzen. Datuak neuk sartu behar ditut?

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Ez, datuak automatikoki azaltzen dira beste hizkuntzekin lotura egin eta gero. Orain dagoen arazoa da, ezin dela beste hizkuntzekin zuzenean lotu.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Beraz, mementoz zuen esku utziko dut infotaulak sartzearena.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Hurrengo asteko ostiralean, hilak 13, editatoi bat antolatu dut Wikimania Hackatoiaren barnean gai honi buruz. Nahi baduzue, zuek ere parte hartu dezakezue informazioa hobetzen: T288171

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit zer den aipatzen duzun hori, baina zerbait ikas badaiteke gustatuko litzaidake esku hartzea.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nahi baduzu, egin dezakegu saiotxo bat, online, gauzak azaltzeko. Saio honetan ingelesez arituko gara, baina egin dezakegu beste bat euskaraz.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Taekwondolari dominadun guztien artikuluekin bukatu dut. Beste zerbaitekin hasi behar, eta ez dakit ordena edo segidaren bat eramatea komeni den, edo "garrantzitsuenak" izan daitezkeen batzuekin hastea komeni den. Arkulariekin hasteko asmoa nuen, baina beste zerbaitekin hasi behar bada, arazorik ez. Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nahi duzun ordena jarraitu, dudarik gabe! Akaso atletek eta igerilariek arreta gehiago deitu dute, baina arkulariak ere ondo, noski.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Joxan!! Zorionak egitem ari zaren lanarengatik, baina, taekwondon 1 falta ezta? Erresuma Batukoa esango nuke

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Dedio! Apostua egingo nuke egin dudala, baina badirudi apostua galduko nukeela. Mila esker.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa; Elena Osipova artikuluaren buruan (archer) agertzen da (arkulari) beharrean. Hori aldatu beharko litzateke, eta nik ez dakit nola egin. Mesedez, alda ezazue.

Egindaǃ@Oraina
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Mila esker.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa: Tom Barras, Jack Beaumont, Jack Cleary eta Caleb Antill arraunlarien artikuluak sortu ditut, baina "Arraunketa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan" artikuluan sortu gabe agertzen dira. Zer gertatu ote da?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Kontxo! Orain sortuta bezala agertu zaizkit; beraz, ahantzi aurreko mezua.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Berriro kargatu behar duzu agertzeko, hori izango zen gakoa.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, gaur sortutako Kate French-ekin berdina pasa zait. Gorrian jarraitzen du. Pentatloi modernoko kirolaria.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bertan dagoen lotura delako Kate French (pentatleta). Hau da, parentesiko hori barne. Beste Kate French batzuk daudenez, ba desberdintzeko erabiltzen da hori. Aldatu dut eta Kate French (pentatleta modernoa) jarri dut, hala izan beharko zelako.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Perfekto, milesker!!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Eskerrak "Theklan" daukagula; bestela, zer izango litzateke geure bizitza!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Tristea eta kaotikoa ;)

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bada, berriro gertatzen zait gauza bera, eta mila buelta eman ondoren ez dut lortzen urdintzea, nahiz artikuluak eskatuz gero eginda bezala agertzen diren. Jack Hargreaves eta Alexander Hill dira "Arraunketa 2020o Udako Olinpiar Jokoetan" artikuluan urdintzen ez diren lekua, eta "sortu gabe" diost. Laguntzerik bai?

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Niri pasa zaidan berdiña da. Izen abizen horrekin pertsona bat baño gehiago dago beste hizkuntzetan. Beraz, berbideratzea aldatu behar da. Galderrek ikusten duenean aldatuko duela, pentsatzen dut. Nik ezdakit nola egiten duen eta.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Arraunketa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan artikuluan bi hauen izenaren ondoan (arraunlaria) agertzen da. Hau da, horrela egon behar du lotura agertzeko. Mugitu ditut jada. (Bide batez, artikulu bat mugitzeko, goian duzun "Gehiago" sakatu eta bertan "Mugitu", eta artikuluaren izen berria aukeratu).

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Katie Zaferes-ekin pasa dena bai ez dudala ulertzen. Gorrian azaltzen da triatloieko koadroan, baina koadroa aldatzen hasten banaiz urdinean jartzen zait. Eta orrialdean berriro kargatzen dudanean, berriro gorrian azaltzen da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik urdin ikusten dut.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Perfekto, hurrengoan saiatuko naiz. Milesker!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok. Ongi deskantsatuta? Pozten naiz. Gauza bat, konturatu naiz arraunketan sartzen ari naizen artikuluetan jaiotako urtean sartzen dudan estekak honela diotela: "Ezusteko bat gertatu da aurrebista hau bistaratzean" Zergatik ote? Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Klik egin duzu eta arazoren bat dago?

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Gainean jarri, eta hauxe agertzen da: "Ezusteko bat gertatu da aurrebista hau bistaratzean", baina, klikatuz gero, dagokion artikulura narama.

Danwasd (eztabaidaekarpenak)

Egunon! Arazo bat aurkitu dut Jokoetako arraunlaritza kirolean. Ez dakit oso larria izango den edo ez, baina bai sakonekoa eta hamaika orrialdeetan aldaketa eskatzen duena. Kiroleko kategorietan (adb.), skiff terminoa erabiltzen da skull terminoa erabili beharko zenean; izan ere, skiffa "bakarkako skulla" da, skull terminoa erabili behar denean banakakoa ez den kategoria guztietan –hau da, "binakako skiffa" edo "launakako skiffa" bezalako terminoak oximoron hutsak dira–. Honek, gainera, sortu diren biografietako nazioarteko palmares atalean skull beharrean skiff agertzea eragin du.


Espainolezko eta ingelesezko wikipedia orrietan, adibidez, skiff eta skullaren arteko ezberdintasuna ondo agertzen da (skiff (es)/skull (en)), baita arraunketako kategoriak izendatzean (adb. (en)/adb. (es)).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aldatu ahal baduzu, aldatu. Nik terminologia oso argi ez nuen eta hala sortu nuen.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa: "skiff" "skull" gaia dela eta, hasieran bereiztu nituen, baina, gero, "Arraunketa 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan" artikuluan erabilitako terminologia erabiltzea logikoa iruditu zitzaidan, denetan bera erabiltzearren. Badago, halere, beste gauza bat, eta da "zortzikoa". Lemazainik gabeko erabili behar da, edo lemazaindun (edo lemaridun) zortzikoa? Nik, gaiari buruz, ez dut gehiegi ulertzen, eta norbaitek argituko balit zein den erabili behar den terminologia zehatza eskertuko nuke. Emakumezkoen arraunlariekin hastera noa, eta, gizonezkoak konponduz gain, haienak ondo jarriko nituzke hasieratik.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Hona hemen nire proposamena arraunketaren kategorietarako:

En Es Eus

Single sculls Scull individual Bakarkakoa

Double sculls Doble scull Bikoa

Quadruple sculls Cuatro scull Laukoa

Coxless pair Dos sin timonel Lemarik gabeko bikoa

Coxless four Cuatro sin Lemarik gabeko laukoa

Coxed eigth Ocho con timonel Zortzikoa lemarekin

Lightweight double sculls Doble scull ligero Biko arina

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaltermen arabera, skiff esan behar da single skull dena. Ez dakit gehiago honi buruz, baina hala dio:

eu skiff (4)

es skiff

fr skiff

en single scull

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Euskaltzaindiaren hiztegian, ordea, ez dira agertzen, ez scull, ez skiff, mementoz.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eta ez dira agertuko, oso espezializatuak direlako. Euskaltermen begiratu behar da honetarako. Eta arrazoia du @Danwasdek: skiff da bakarrik single skull. Besteak ba... skull!

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Agian, "Skiff" zer ikusia du eskifaiarekin!

154.121.47.95(e)k mezu hau ezkutatu du (historia)
Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Galdera erraz batekin natorkizue. Nik sartzen ditudan kirolarien sortegun data honela jartzen dut:, adibidez, "1994ko apirilaren 20an jaioa". Gero ikusten dut honela agertzen direla: "1994ko apirilaren 20a". Diferentzia ikus dezakezue. Ez dakit horiek horrela jarri behar diren edo norberaren gustukoa baino ez den. Dena den, gustatuko litzaidake jakitea nola jarri behar diren, ea zerbait erabakita ote dagoen. Nire iritziz, hobeto dago neuk jartzen dudan modua, baina beti gaude ikasteko.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

KAIXO! Normalean "1994ko apirilaren 20a" idazten da. Lainobeltz erabiltzailea egoten da horrelako gauzak aldatzen, suposatzen dut horrela adostuta dagoelako.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

@Joxan Garaialde: @Ibarreusk:

Bai, "1994ko apirilaren 20a" daukagu etilo gidan adostuta (ikus Wikipedia:Estilo gida/Biografiak). "1994ko apirilaren 20an jaioa" itzultzaileak ingelesezko "born ...." hartzen duelako da, baina itzultzaileak egiten duena bere horretan utziz artikulu bakoitzak estilo bat izango luke, zein hizkuntzatik itzuli den arabera. Beraz, egokiena itzultzailea erabili ondoren artikuluak geure estilo gidara moldatzea da.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Ados, baina nik ez dut ingelesezko itzultzailetik hartu, baizik eta, beti ere nire ustez, Euskaltzaindiaren arauek biak ontzat ematen dituztenez, nire gustukoa zena erabili dut. Baina, tira, estilo bat onartuta badago, aurrera! Dena den, horrelako gauzaren bat ikusiz gero, mesedez, esan, ez baitu merezi lehenengotik modu batera jarri daitekeena zuzentzen ibili behar izatea. Aurrerantzean, hala jarriko ditut.

Ibarreusk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ikusten ari naiz badmintonaren inguruan modu ezberdiñak daudela izendatzerakoan. Kategorizazioetan badminton jokalariak erabiltzen da, baina, olinpiar jokoetako kategorizazioan badmintonlariak erabiltzen da. Unifikazioa hobeto izango dela pentsatzen dut. Hau da, izen guztietan badmintonlari erabiltzea adibidez.

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Hemen nago berriro zalantza batekin. Hau nahiko filosofikoa da. Kirolarien artikuluak egitean, baditugu gizonezkoak, emakumezkoak eta bakarren bat transa ere, nahiz dominarik atera ez. Orain arte, artikulu bat sartzen nuenean, gizonezkoa bazen ez nuen hala zenik jartzen, emakumezkoa bazen, ordea, emakumea zela jartzen nuen. Baina, halako batean, zalantza sartu/sortu zait: "Zergatik ez duk gizona dela jartzen?" galdetu diot neure buruari, eta erantzuna: "Zer egingo duk transa agertzen denean?" erantzun diot. Beraz, ezer ez jartzea erabaki dut, hau da, badmintonlaria, arraunlaria edo dena delakoa soilik jartzea, eta dominen agerpena edo egiten dudanean, orduan bai jarri zein taldetan lehiatu duen, gizonezkoan, emakumezkoan edo mistoan. Zer deritzozue?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ondo

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa: Nola jokatu behar dut katalanak, balearrak edo galiziarrak diren kirolariekin? espainiar bezala jartzen ditut, edo beste zerbait dago erabakita? Eta euskal herritarrekin?

Mila esker

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Aupa, lagunok: Boleiboleko kirolariak sartzen ari naiz, eta arazotxo bat daukat. errusiar kirolari batekin, Ivan Jakoblev-ekin, hain zuzen. Sortu dut artikulua, eta Biografia infotaula sartzerakoan izen bera duen beste batena atera da, eta, nire ustez, ez da boleibolaria, itxuragatik diot. Eta ez dakit nola kendu, eta berria sartu. Mesedez, begiratuko duzue, eta esango didazue nola egin? Mila esker

"UDAKO Olinpiar Jokoak" mezuari erantzun