Ongi etorri, Danwasd, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Aita Santuaren aferaAldatu

Kaixo Danwasd. Ulertzen dut Aita Santua artikulua lantzen ari zarela eta nahi duzula lehiaketan puntuak sartzea, baina ulertu ezazu lehiaketaren helburua Euskal Herriari buruz idaztea dela. Teknikoki, ateratzen edozein link kontatu behar da (ez dagoelako modurik bakarrik Euskal Herrira mugatzeko aurrez gaiak zeintzuk diren jakin gabe), eta horregatik puntuak eman ditzake ez dagozkion gaietan. Ez dakit ados zauden edo ez, eta edizio gerra bat hasi aurretik, zurekin komentatu nahi nuen hau. -  Theklan ·   ·   09:15, 9 azaroa 2019 (CET)

Azaroko lehiaketako SARIAAldatu

Kaixo Danwasd! ZORIONAK azaroko lehiaketako bigarren saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 9:39, 2 abendua 2019 (CET)

Kaixo Danwasd! Azaroko lehiaketako saria bidali gabe dago oraindik, idatzi mesedez zure izena eta helbidea hezkuntza@wikimedia.eus helbide elektronikora. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 10:09, 22 urtarrila 2020 (CET)

Artikuluei kategoriak ezartzeaAldatu

Aupa Danwasd:

Lehenik eta behin egiten ari zaren ekarpenak eskertzea nahi dut. Gauza bat bakarrik: artikuluei kategoriak ezarri behar zaizkiela gogoraraztea (ikus Laguntza:Kategoria). Agian Hotcat tresna erabilgarri aurkituko duzu (hemen bideo bat erabilpenari buruz).

Edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan eta segi wikipediagintzan -Lainobeltz (eztabaida) 12:20, 26 uztaila 2020 (CEST)

Erakunde infotaulaAldatu

Aupa Danwasd:

Alderdi politikoentzat (eta beste erakunde batzuentzat, tartean sindikatu eta enpresak) {{Erakunde infotaula}} erabili dezakezu, datuak Wikidatatik hartzen dituena. Edozein zalantza galdetu lasai. Urte berri on eta ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:42, 3 urtarrila 2021 (CET)

Kabulen erortzeaAldatu

Kaixo! Artikuluan burubelarri zaudenez (nik atal batzuk txukundu ditut), gomendatu nahi nizun truko bat pixka bat azkartzeko itzulpen prozesua. Nik ingelesezko testua deepl.com|en sartzen dut gaztelaniara pasatzeko eta gero Elia edo Batua hartzen dut eta euskarara pasa gaztelaniako hori. Oso ondo egiten du testuak ez baditu hitz arraro gehiegi, baina edonola ere denbora aurrezten da eta parrafadak ondo itzultzeko aukera dugu. Ondo segi! Theklan (eztabaida) 20:32, 17 abuztua 2021 (CEST)