Tongera[1][2] (lea faka-Tonga) Tongako hizkuntza da, bertoko hizkuntza ofiziala dena.

Tongera
Lea fakatonga — Faka Tonga — lea fakatonga
Datu orokorrak
Hiztunak186.010 (2015)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntzak
malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak
erdialde-ekialdeko hizkuntza maysiar-polinesiarrak
ekialdeko malaysiar-polinesiar hizkuntzak
ozeaniar hizkuntzak
erdialde-ekialdeko ozeaniar hizkuntzak
Ozeano Bare erdialdeko hizkuntzak
polinesiar hizkuntzak
Tongic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1to
ISO 639-2ton
ISO 639-3ton
Ethnologueton
Glottologtong1325
Wikipediato
ASCL9311
IETFto
Mapa honek proto-polinesiar hizkuntzak banatzen ditu bi taldetan. Hizkuntzen izenak ingelesez eta urdinez idatzita agertzen dira.
Artikulu hau polinesiar hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tongera (argipena)».

Deskribapen linguistikoa

aldatu

Idazkera eta ahoskera

aldatu

Tongerak idazkera latindarraren azpimultzo bat erabiltzen du. Alfabeto "misiolari" zaharrean hizkien ordena aldatuta zegoen: bokalak jarri ziren lehenik eta ondoren kontsonanteak: a, e, i, o, u, etab. Alfabeto hori eta orden horrekin erabili zen tongera, ortografiari buruzko 1943ko erabakia hartu zen arte. Hala ere, C. M. Churchwarden gramatikak eta hiztegiak alfabeto europar estandarraren alde egin zuten, bere garaitik hona erabiltzen den bakarra:

Tongatar alfabetoa
Hizkia a e f h i k l m n ng o p s t u v ʻ (fakauʻa)
Ahoskera /a/ /e/ /f/ /h/ /i/ /k/ /l/ /m/ /n/ /ŋ/ /o/ /p/ /s/ /t/ /u/ /v/ /ʔ/

Kontuan izan goiko ordena jarraitzen dela hiztegietan. Beraz, ngatu hitza nusi hitzaren atzetik doa, ʻa hitzak vunga-ri jarraitzen dio eta z- kontsonanteaz hasitako maileguzko hitzen bat gehitzekotan, haren atzetik doaz ʻa bezalako hitzak. Bokal luzeak dituzten hitzak bokal laburrak dituztenen ondoren datoz.

Erregistroak

aldatu

Erregistrook bereizten dira: arrunta (egunerokoa), ohorezkoa (buruzagiekikoa) eta erregearena, harekin hitz egitean erabilia. Hiru erregistro horietan ere batetik hitz adeitsuak (testuinguru formaletarakoak) eta bestetik gutxiespenekoak (testuinguru informaletarakoak edo apaltasuna adieraztekoak) erabiltzen dira.

Adibidez, Etorri eta jan! esaldia, honela itzultzen da erregistroaren arabera:

  • arrunta: Haʻu ʻo kai; lagunek, senitartekoek eta abarrek diotena afaltzera gonbidatzeko esana,
  • ohorezkoa: Meʻa mai pea ʻilo; liderrekin, batez ere nobleekin aritzeko, baina langileak bere nagusiarekin edo antzeko beste egoera batzuetan ere erabil dezake. Buruzagiez hitz egitean, ordea, beti erabiltzen da, nahiz eta haiek aurrean ez egon. Beste egoera batzuetan , formaletan soilik. tonganera ikasten hasten denaren zailtasuna da hitz horiek maiz ere erregistro arruntean bestelako esanahia izatea: meʻa ("gauza") eta ʻilo ("jakin", "aurkitu").
  • erregearena: Hāʻele mai pea taumafa, erregearekin edo Jainkoarekin mintzatzean. Ohorezko erregistroko oharpen berberak dagozkio. Hāʻele hitza arrunta bihurtu da Polinesiako beste hizkuntza batzuetan.

Fonologia

aldatu

Kontsonanteak

aldatu
Ezpainkariak Apikalak Belarrak Glotalak
Herskariak p t k ʔ
Sudurkariak m n ŋ
Igurzkariak f v s l h

Bokalak

aldatu
Aitzinekoak Erdikoak Atzekoak
Itxiak i u
Erdi-itxiak e o
Irekiak a

Gramatika eta sintaxia

aldatu

Tongerak hiru artikulu ditu eta posesiboek ere hiru zehaztasun maila dituzte:

  • mugagabea, zehaztugabea: ha. Adibidez: ko ha fale ("etxea", "edozein etxe" - hiztunak ez dauka etxe zehatzik buruan, edozein etxek deskribapen hori beteko du, adibidez, "Etxea (Etxe bat) erosi nahi dut").
  • mugagabea, zehaztua: (h)e. Adibidez: ko e fale ("etxe jakin bat (partikularra)" - hiztunak etxe zehatz bat du buruan, baina entzuleak ez du zertan jakin zein den etxe hori, adibidez, "(Ikusi nuen) Etxea erosi dut").
  • zehatza, zehaztua: (h)é (é tildeduna). Adibidez: ko e falé ("etxea", - hiztunak etxe zehatz bat dauka buruan eta entzuleak testuingurutik jakingo du zeini egiten dion erreferentzia, adibidez, "(Esan nizun) Etxea erosi dut").

Zenbakiak

aldatu
0-9
0 noa
1 taha 2 ua 3 tolu
4 5 nima 6 ono
7 fitu 8 valu 9 hiva

Tongera eta Euskal Herria

aldatu

2016an Tongako errugbi selekzioaren eta AEBetako selekzioaren arteko partidua egin zen Donostian. Bidaia aprobetxatuz, euskal kultura gehiago ezagutzeko aprobetxatu zuten tongatarrek.[3]

2019a Hizkuntza Indiginen Nazioarteko Urtea izendatu zelarik, tongatar batekin harremanetan jarrita, Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak izendapen horri lotutako animazio bideoa tongeraz ere zabaltzea lortu zuen.[4]

Erreferentziak

aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak

aldatu