Artikulu hau aizkora amerindiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tomahawk (argipena)».

Tomahawk bat Ipar Amerikan herri indiarren aizkora mota bat da.

Tomahawk
aizkora eta Arma
Pipa funtzioa ere baduena, Ojibwa kultura, 1850. urtearen ingurukoa.-

Etimologia

aldatu

17. mendean Virginia aldean ingeles kolonoek aurkitutako algonkinar herrien artean tomahawk bezalako terminoak erabiltzen ziren: Powhatan herriaren tamahaac / aizkoratxoa izango da seguruenik, ingelesezko forman finkatu denaren jatorri zuenean, hura aditz batetik datorrelarik tamaham / ebaki.

Mohikanoen hizkntzan tummahegan esaten zen, Delaware hizkuntzan tamoihecan, eta mikmakeraz tumeegun.[1]

Ezaugarriak

aldatu

Antzinako tomahawakek zurezko kirtena eta hezurrezko edo harrizko burua zuten, baina europarrak Ameriketara iritsi zirenean metal edo burdinazko burudunak egiten hasi ziren. Borrokarako erabili ohi zituzten, baita erritu eta ospakizunetan ere; bi leinuren artean bakea egin zutela adierazteko, adibidez, leinu bakoitzak bere tomahawaka lurperatzen zuen.

Tomahawk batzuek, alde zorrotzaren kontrakoan pipa funtzioa zuen partea izan ohi dute. Bertan tabakoa jar daiteke eta kasu hauetan kirten barnehutsa izango delarik, beste muturretik erre daiteke. Erabilera zeremonialerako ziren era honetakoak.[2]

21. mendean modan jarri diren aizkora jaurtiketako lehiaketa eta jolastokietan tomahawk erako aizkora arinak erabiltzen dira. 19. mendeko AEBetako lehia popularretan du jatorria ohitura honek, eta orduan ere tomahawkak erabili ohi ziren.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «tomahawk | Etymology, origin and meaning of tomahawk by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. (Ingelesez) «Penn Museum Blog | Investigating a Pipe Tomahawk» Penn Museum Blog (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  3. (Ingelesez) lincolnaxe. (2018-02-19). «History of Axe Throwing» Craft Axe Throwing (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak

aldatu