Toledoko Katedraleko Pazko Zutargia

Zutargi monumentala pazkozko zirioari eusteko

Toledoko Katedraleko Pazko Zutargia (gaztelaniaz Porta Cirio Pascual) pazko zutargi monumental bat da, hainbat metroko altuera duena, XIX. mendearen hasieran zur polikromatuan egina, eta XXI. mendean berriztatu ondoren Toledoko katedraleko nabean dago ikusgai [1].

Toledoko Katedraleko Pazko Zutargia
Jatorria
Sortzailea(k)Mariano Salvatierra (en) Itzuli
Sorrera-urtea1804
Ezaugarriak
Materiala(k)zurra
Dimentsioak8 (altuera) m
Kokapena
LekuaToledoko Santa Maria Katedrala
Koordenatuak39°51′25″N 4°01′26″W / 39.857064°N 4.023922°W / 39.857064; -4.023922
Map

Deskribapena aldatu

Zutargi edo argimutila baino gehiago, zutabe monumental baten antza duen eskultura da. Dekorazio neoklasikoa duen zur urreztatu eta polikromatuan egina, Mariano Salvatierrak 1800 eta 1804 urtean landua. Zutabeak hutsunea du barrutik hodi baten antzera, eta goiko aldean piztu behar den pazko kandela aldatzeko mekanismo bat dauka (21. mendean zaharberritutako sistema mekanikoa) [2].

Zutargia Luis María de Borbón y Vallabriga kardinalak enkargatu zuen, gustu neoklasikokoa zuen gizonak. Eskultura multzoak Kristoren berpizkundearen alegoria dauka oinarrian; zutabearen bi alboetan aingeruak daide: horietako batek behe-erliebe bat darama Israelgo herriaren basamortuko igarotzearekin, eta besteak, berriz, bekatu-kate hautsiak eusten ditu, sinbolo bat erakisten duen Kristoren heriotza eta berpizkundea erredentziorako itxaropen dela. Gainaldeko erliebeetan, San Pedro eta San Joan apostoluak daude, eta Toledoko bertako santu gotzainak, San Eugenio eta San Ildefonso. Konposizioa lau aingeru txikik ixten dute bataioaren sinboloekin .

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Visita de la catedral de Toledo: 10 detalles que no puedes perderte | EM» Etheria Magazine 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  2. (Gaztelaniaz) Catedral de Toledo, Revista. (2019). El Porta Cirio. Revista Catedral de Toledo, 48-55 or. (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).

Kanpo estekak aldatu