Tokushima

Japoniako hiria, Tokushima prefekturaren hiriburua

Tokushima (japonieraz: 徳島市 Tokushima-shi?) Japoniako Shikoku uharteko hiria da, izen bereko prefekturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 261.940 biztanle ditu.

Tokushima
徳島市
福島市 (Tokushima-shi)
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefetura
Shikoku
Shikoku
Tokushima
AlkateaSawako Naito (en) Itzuli
Jatorrizko izena徳島市
Posta kodea770-8571
Geografia
Koordenatuak34°04′13″N 134°33′18″E / 34.07028°N 134.55494°E / 34.07028; 134.55494
Map
Azalera191,23 km²
MugakideakKomatsushima (en) Itzuli, Katsuura (en) Itzuli, Matsushige (en) Itzuli, Kitajima (en) Itzuli, Aizumi (en) Itzuli, Ishii (en) Itzuli, Kamiyama (en) Itzuli eta Sanagochi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria254.510 (2020ko irailaren 1a)
−4.044 (2015)
Dentsitatea1377.25 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko urriaren 1a
Telefono aurrizkia88
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakSaginaw, Leiria, Dandong, Obihiro eta Sendai
http://www.city.tokushima.tokushima.jp www.city.tokushima.tokushima.jp

Historia

aldatu

Aintzinatik Hachisuka familiak agindu zuen Tokushiman eta Edo Aroan agintean jarraitu zuen familia bakanetakoa izan zen. Meiji berrezarkuntzarekin batera Myodo prefeturaren barnean gelditu zen baina 1880an banatu eta Tokushima prefetura osatu zen.Udalerria bera 1889ko urriaren 1ean eratu zen. Une horretan Japoniako hamargarren hiri handiena zen.

Inguruko nekazal eremu guztia kontrolatzen zuenez Bigarren Mundu Gerran hegazkin estatubatuarrek bonbaketa gogorra jasan arazi zioten. 1.050 tona bonba jaurti zituzten eta hiriaren %74a suntsitu zuten.

Geografia eta klima

aldatu

Shikoku uhartearen ekialdeko muturrean dago, Yoshino ibaiaren bokaletik hurbil, Kii itsasartearen ertzean. Ingurune menditsua da, Nakatsu Mineyama (773m), Nishi Ryuo-san (495m) eta Higashi Ryuo-san (408m) dira mendi altuenak.

      Datu klimatikoak (Tokushima)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 9.7 13.0 18.7 23.0 25.8 29.7 31.1 27.4 22.2 17.0 12.0 19.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 5.7 8.7 14.3 18.6 22.1 26.1 27.2 23.7 18.1 12.9 7.9 15.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.1 4.6 10.0 14.5 18.9 23.2 24.0 20.6 14.6 9.1 4.1 12.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46.2 56.3 83.1 130.9 136.6 229.6 168.6 178.4 307.8 141.7 96.9 37.9 1614
Eguzki orduak 156.3 143.0 169.2 173.3 191.6 147.8 190.2 213.3 150.9 158.2 145.9 154.1 1993.8
Hezetasuna (%) 62 62 63 67 70 76 79 76 74 69 67 63 69
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Jaialdiak

aldatu

Abuzturo, Obon jaialdian zehar Awa Odori dantza jaialdia izaten da Tokushimako kaleetan. Dantza taldeek jantzi tradizionalez jantzita dantza tradizionalak egiten dituzte.

Ekonomia

aldatu

Industria (ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, zurgintza) da ekonomia-jarduera nagusia.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu