Thorstein Veblen

Thorstein Veblen (Manitowoc, Wisconsin, 1857 - Kalifornia, 1929) Estatu Batuetako ekonomialaria eta soziologoa izan zen. Estatu Batuetako erakunde sozialak eta ekonomikoak, eta haien oinarri psikologikoak, aztertu zituen. Orobat, lehen obretan bereziki, Darwinen bilakaeraren teoria, bizitza ekonomiko modernoari aplikatu zion, eta aitzindari izan zen teknikariek gizartean betetzen duten zeregina aztertzen. Veblenen ustez oinarrizko kontraesan bat da industriaren prozesu modernoaren eta negozio eta finantzen bide zentzugabeen artean, alegia, batetik gauzak eta bestetik dirua egitearen artean. Betiere, ekonomiari buruzko ideia horiek gizartearen beste alorretara zabaldu zituen (entretenimenduak, moda, erlijioa, kirolak, estetika), eta ospe handiagoa lortu zuen gizartearen kritikari gisa ekonomian baino; izan ere, ekonomialari askok kritika zorrotzak egin izan dizkiote, ekonomiaren teoria ortodoxoa kontuan hartzen ez zuelako. Beste askok, ordea, Veblenen ideia batzuen zorroztasuna eta originaltasuna azpimarratu izan dute. Ezaguna da kontsumo arranditsuaren kontzeptua sortu zelako. Kontzeptu horren arabera, bada alfer klase gutiz aberats bat bere ardura nagusia kontsumo arranditsua, hots, bistakoa, egitea dena aberatsa dela erakusteko.[1]

Thorstein Veblen
Veblen3a.jpg
Bizitza
Jaiotza Manitowoc konderria (Wisconsin)1857ko uztailaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Norvegia
Heriotza Menlo Park (Kalifornia)1929ko abuztuaren 3a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Johns Hopkins Unibertsitatea
Carleton College (en) Itzuli 1880) Artean graduatu
Yale Unibertsitatea 1884) Ph.D.
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria William Graham Sumner
Doktorego ikaslea(k) George W. Stocking, Sr. (en) Itzuli
Herbert J. Davenport (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
norvegiera
Ikaslea(k) Katharine Bement Davis (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, soziologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of Missouri (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak The Theory of the Leisure Class (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Amerikako Alderdi Sozialista
Signature of Thorstein Veblen.svg


LanakAldatu

  • Theory of the Leisure Class (1899, Klase aberats alferraren teoria),
  • The Theory of Business Enterprise (1904, Enpresen teoria)
  • The Engineers and the Price system (1921, Ingeniariak eta prezioen sistema).

ErreferentziakAldatu

  1. Horton, Paul B.. (1994). Soziologia. Euskal Herriko Unibertsitatea, 309 or. ISBN 84-7585-642-X.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thorstein Veblen