Thomas Francis Meagher

Thomas Francis Meagher (1823ko abuztuaren 3a, Waterford, Waterford konderria - 1867ko uztailaren 1a, Missouri ibaia, Montana), irlandar nazionalista bat izan zen, 1848an Irlandako bandera diseinatu eta aurkeztu zuen: egun, Irlandako Errepublikako bandera ofiziala da.

Thomas Francis Meagher
Meagher4s.jpg
Governor of Montana Territory (en) Itzuli

1865eko iraila - 1866ko urriaren 3a
Sidney Edgerton (en) Itzuli - Green Clay Smith
Bizitza
JaiotzaWaterford1823ko abuztuaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaFort Benton (Montana)1867ko uztailaren 1a (43 urte)
Heriotza moduaistripua: itotzea
Hezkuntza
HeziketaStonyhurst College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraUnion Army (en) Itzuli
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaIrish Confederation (en) Itzuli

Find a Grave: 33674691 Edit the value on Wikidata

1848ko Irlandako matxinadan Irlandako Gaztedia erakundearen buruzagia izan zen. Britainiarrek atxilotu, espetxeratu eta heriotza zigorra ezarri zioten, baina horren ordez, Australiako Tasmania uharterako erbesteratu zuten.

1852an ihes egin, AEBetara emigratu eta New York hirian finkatu zen. Bertan, Zuzenbidea ikasi, kazetari gisan lan egin eta irlandar askatasunaren aldeko hitzaldiak eman zituen. AEBetako Gerra Zibila hasitakoan, Batasuneko Armadara brigadier jenerala gisan elkartu zen, eta Irlandar Brigadaren buruzagia izan zen.

Gerra Zibilaren ondoren, Andrew Johnson estatubatuar presidenteak Montanako gobernadore izendatu zuen; bertan, lurrunontzi batean zela, Missouri ibaira erori eta itota hil zen.