1848ko Irlandako matxinada

1848ko Irlandako matxinada edo Gazte Irlandarren Iraultza (irlanderaz Éirí Amach na nÉireannach Óga eta ingelesez Young Irelander Rebellion, Famine Rebellion edo Battle of Ballingarry deitua, literalki Irlandar Gaztediaren matxinada, Gosetearen matxinada edo Ballingarryko gudua) 1848an Irlandako Gaztedia taldeak antolatu eta burututako matxinada bta izan zen.[1]

1848ko Irlandako matxinada
Map
Motagatazka
Honen parte da1848ko iraultzak
Data1848ko uztailaren 29a
KokalekuBallingarry
McCormicken baserria.

Garai hartan Irlandako Gosete Handiaren unerik latzena zenez, sarritan Famine Rebellion izenaz ere ezagutzen da.

Gertaera

aldatu

1848ko uztailaren 29an Tipperaryko konderrian dagoen Ballingarry udalerrian jazo zen. Protesta eta liskarrez beteriko hiru egun iragan ondoren, matxinatuek Royal Irish Constabulary poliziaren unitate bati jarraitu eta jazarri egin zitzaion. Polizia hauen unitateak McCormick-en baserrian (2004an monumentu izendatua) babes hartu zuten eta tiroketa egun batzuen ondoren, polizia indar gehiago inguratu zirenerako matxinatuek ihez egin zuten.

Matxinada hartan parte hartu zuten arduradun eta antolatzaile gehienak Australiara atzerriratu zituzten. Baina matxinada txiki honek Irlandan jazo ziren hurrengo matxinadetan eragin handia izan zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu