Thomas Dolhagarai (Baiona, 2000ko maiatzaren 21a) lapurtar errugbilaria da, joko-zabaltzaile postuan aritzen dena. 2019tik Aviron Bayonnaisen jokatzen du.

Thomas Dolhagarai
Bizitza
JaiotzaBaiona2000ko maiatzaren 21a (24 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Aviron Bayonnais-
 
Posizio edo espezialitateazabaltzailea

Biografia aldatu

Baionan jaioa, Larresoroko Inthalatz Larressore klubean hezi zen 2007-2015 bitartean. Handik Aviron Bayonnaisen gazte mailako taldera igaro zen. 2019-2020 denboraldian egin zuen debuta talde profesionalarekin.[1] 2021-2022 deboraldian, US Carcassonnen jokatu zuen, Avironek utzita.[2]

2020an, 20 urtez azpiko Sei Nazioen Txapelketan parte hartu zuen Frantziako selekzioarekin.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Thomas Dolhagaray. itsrugby.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).
  2. Thomas Dolhagaray, un pur produit basque à l’US Carcassonne. itsrugby.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).
  3. Le staff des Bleuets dévoile une composition remaniée pour affronter l'Italie. rugbyrama.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).

Kanpo estekak aldatu