Ireki menu nagusia

Thierry Rey (Furnes, Belgika, 1959ko ekainaren 1a) frantses judoka ohia da. Frantziako judoko kirolari nagusietako bat da. 1979an, hogei urte zituela, munduko txapeldun izan zen 60 kg-tik beherako sailean. 1980an, Moskuko Olinpiar Jokoetan sail horretako bereko titulua lortu zuen José Rodríguez kubatarraren kontra borrokan. Hurrengo sailean (65 kg-tik beherakoa) Europako txapeldun izan zen 1983an. Horrez gainera, Frantziako sei titulu lortu zituen. Thierry Reyk kirol kazetari gisa lan egiten du, eta PSG-Judo klubeko presidente da. Kirolari lanaz gainera, hainbat paper egin ditu zineman eta telebistako saioetan.

Thierry Rey
Thierry Rey Braouezec.jpg
Bizitza
Jaiotza Veurne1959ko ekainaren  1a (59 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Ezkontidea(k) Claude Chirac
Jarduerak
Jarduerak judoka Itzuli eta irrati-esataria
Enplegatzailea(k) Europe 1 Itzuli
Jasotako sariak

ErreferentziakAldatu