There Will Be Blood (euskaraz Odola izanen da) 2007ko Paul Thomas Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. 1927ko Upton Sinclair idazlearen Oil! eleberrian oinarritua dago. Protagonista nagusiak Daniel Day-Lewis eta Paul Dano aktoreak izan ziren.

 There Will Be Blood
Jonny Greenwooden filma
Egilea(k)Jonny Greenwood
Argitaratze-data2007
IzenburuaThere Will Be Blood
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena158 minutu
Koloreakoloretakoa
DiskoetxeaWarner Music Taiwan
TelesailaBBC's 100 Greatest Films of the 21st Century (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaOil! (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Thomas Anderson
Gidoigilea(k)Paul Thomas Anderson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPaul Thomas Anderson
JoAnne Sellar
Daniel Lupi (en) Itzuli


[[Kategoria:Daniel Lupi (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaParamount Vantage (en) Itzuli
[[Kategoria:Paramount Vantage (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaScott Rudin
EdizioaDylan Tichenor
Ekoizpen-diseinatzaileaJack Fisk (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJonny Greenwood
Argazki-zuzendariaRobert Elswit
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia eta Mexiko Berria
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

miramax.com…
IMDB: tt0469494 Filmaffinity: 531158 Allocine: 109788 Rottentomatoes: m/there_will_be_blood Mojo: therewillbeblood Allmovie: vm2272118 TCM: 649228 Metacritic: movie/there-will-be-blood TV.com: movies/there-will-be-blood Edit the value on Wikidata

Zortzi Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik bi irabazi zituelarik: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Daniel Day-Lewis) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Robert Elswit).

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XX. mendearen hasierako Kaliforniako mugako petrolio ustiaketaren munduan girotua dago. Bertan Daniel Plainview (Daniel Day-Lewis) izeneko gizonaren istorioa kontatzen da, hor nonbait topatu duen haur bat inongo laguntzarik gabe hezia eta oso txiroa den mehatzari bat izatetik bere burua aberats bilakatu duen petrolio enpresaburua izateraino. Norbaitek emandako informazio misteriotsu bati esker, Plainviewek Mendebalde Urruneko herrixka baten lurpean dagoen petrolio poltsa erraldoi bat topatuko du, bertara bere semeordea den H.W. (Dillon Freasier) berarekin bat eramango duelarik, han, hautsez beteriko Little Boston herrixkan petrolio gehiagoren bila arituko direlarik. Herrixka galdu honetan, dena Eliza Pentekostalistaren itzalpean dago, Eli Sunday (Paul Dano) apaiz gazte eta karismatikoa buru delarik, bertan Plainview eta H.W.-ek bere bizitzak aldatuko dituen kolpea joko dute. Baina petrolioak gero eta aberatsagoak bilakatzen dituen arabera, gatazkak ere sortuko dira: ustelkeria, gezurra eta sekulako petrolio kopuru erraldoiek, giza baloreak, maitasuna, itxaropena eta elkartasuna arriskuan jarriko dituzte, diruzalekeriak aita eta semearen arteko harremana kolokan jarriko dute. Filmak sekulako bortizkeria eta autosuntsiketazko bukaera du.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu