The Outlaw Josey Wales
The Outlaw Josey Wales (euskaraz Josey Wales Legezkanpokoa) 1970eko Clint Eastwood estatubatuar aktore eta zinema zuzendariaren western filma bat da.
Argumentua Aldatu
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila amaitzera doanean Terrillen agindupeko gudari yankee batzuk Josey Wales (Clint Eastwood) nekazariaren emaztea eta semea hil eta bere hiltzat uzten dute. Joseyk berrindartu eta yankeen aurka borrokatzen den errebelde konfederatuen talde bati elkartuko da. Errebeldeak hilak izatean Josey mendietan barna indiar erreserbetara ihes egingo du. Han, Lone Watie agurea eta Little Moonlight neska txerokiak topatuko ditu. Denak batera Texasera joango dira. Bidean, komantxeen erasopean dauden Laura Lee izeneko neska eta haren amona salbatuko dituzte, gainontzeko herriko gizonak hilik suertatzen direlarik. Josey eta indiarrek bi emakume zuriak hiritik hurbil dagoen arrantxo batetara lagunduko dituzte, hiri honek dozena bat biztanle besterik ez dituelarik. Terrilen gizonak iritsi eta Joey atzematen saiatuko dira.
Aktoreak Aldatu
- Clint Eastwood: Josey Wales
- Chief Dan George: Lone Watie
- Sondra Locke: Laura Lee
- Bill McKinney: Terrill
- John Vernon: Fletcher
- Paula Trueman: Amona Sarah
- Sam Bottoms: Jamie
- Geraldine Keams: Little Moonlight
- Woodrow Parfrey: Carpetbagger (AEBtako Gerra Zibilaren ondoren hegoaldera negoziak egitera etorritako yankeea deitzeko konfederatuek erabilitako mespretxuzko ezizena)
- Joyce Jameson: Rose
- Sheb Wooley: Travis Cobb
- Royal Dano: Ten Spot
- Matt Clark: Kelly
- Will Sampson: Ten Bears
- John Quade: komantxeen buruzagia
- Richard Farnsworth: komantxea
- Kyle Eastwood: Joseyren semea
- Len Lesser: Abe
- Doug McGrath: Lige
- John Russell: Bloody Bill Anderson
- John Chandler: lehenbiziko sari-ehiztaria