Sherlock Holmesen Oroitzapenak

The Memoirs of Sherlock Holmes» orritik birbideratua)

Sherlock Holmesen memoriak, ingelesez The Memoirs of Sherlock Holmes, Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen Sherlock Holmes detektibeari buruzko kontakizun laburren bilduma bat da. 1893an argitaratu zen.

Sherlock Holmesen Oroitzapenak
Sherlock Holmesen Oroitzapenak liburuaren azala.
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1893 (1894an datatua))
Argitaratze-data1894
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Memoirs of Sherlock Holmes
ArgitaletxeaGeorge Newnes (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget

Berez, Doylek Sherlock Holmesen azken liburua izateko asmoz idatzi zuen, "Azken problema" azken kontakizunean Sherlock Holmesen heriotza ematen baita. Baina garaiko Sherlock Holmesen zaletu eta irakurle askoren kexen ondorioz, Baskervilletarren zakurra (1901) eleberria idatzi eta Sherlock Holmesen Itzulera (1903-1904) kontakizun laburren bilduman detektibe ospetsua berpiztu eta kontakizun labur eta liburu gehiago idaztera bultzarazi zuten.

Liburu hau euskaraz argitaratu du Igela argitaletxeak 2021ean, Sherlock Holmesen memoriak izenburupean, Aitor Blanco Leozek euskaratua.

Kontakizunak aldatu

  1. "Silver Blaze"
  2. "Kartoizko kutxa" (kontakizun hau estatubatuar argitalpenetan Bere Azken Agurra bilduman argitaratua dago)
  3. "Aurpegi horia"
  4. "Burtsako agentearen bulegaria"
  5. "Gloria Scott"
  6. "Musgravetarren erritua"
  7. "Reigateko misterioa"
  8. "Gizon konkortua"
  9. "Paziente egoiliarra"
  10. "Interprete greziarra"
  11. "Itsas ituna"
  12. "Azken problema"

Kanpo estekak aldatu