Gizon konkortua, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Crooked Man, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren eta urte berean, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera, Sherlock Holmesen memoriak liburuan argitaratu zen.

Gizon konkortua
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1893)
Argitaratze-data1893
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Crooked Man
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen memoriak

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Holmesek gau bateko azken orduan deitu zion Watsoni lan egiten ari zen kasu baten berri emateko, eta ikerketaren azken fasearen lekuko izatera gonbidatzeko. James Barclay koronela hilda zegoen, antza, indarkeriagatik, eta haren emaztea, Nancy, zen susmagarri nagusia. Denak harrituta zeuden koronelaren patuagatik, gehienek beti uste izan zuten bera eta Nancy zoriontsuak zirela. Hala ere, koronelak batzuetan depresio sakoneko eta umorezko pasarteak zituela ere nabaritu zuten.

Koronela Aldershoteko kanpamentutik kanpoko herri batean bizi zen Nancyrekin. Gau batean, Nancy bere auzokidearekin, Morrison andereñoarekin, elizaren anaidi baten bilera batera joan zen. Itzultzean, goizetan gosaltzeko erabiltzen zuten gelara joan zen zuzenean eta neskameari tea eskatu zion, Nancyrentzat ezohikoa zen zerbait. Emaztea itzuli zela entzun zuenean, koronela goizeko aretoan elkartu zitzaion. Hori izan zen bizirik ikusi zuten azken aldia.

Gela horretako pertsianak altxatuta zeuden eta lorategira ematen zuen kristalezko atea irekita zegoen. Neskameak tea ekarri zuenean, Nancyren eta senarraren arteko liskar bat entzun zuen, baita Nancyk senarrari "David" deitu ziola ere. Nancy oso haserre zegoen eta senarra koldarra zela oihuka ari zen. Bat-batean, koronelak garrasi egin zuen, zarata handia entzun zen eta Nancyk garrasi egin zuen. Koronelaren gidaria lorategiko atetik gelan sartu zenean, Nancy konorterik gabe eta koronela bere odoleko putzu batean hilda zegoela ikusi zuen. Halaber, giltza ez zegoela barruko giltzapetuta zegoen atean.

Holmesek uste zuen kasua ez zela hasieran zirudiena. Berak uste zuen hirugarren pertsona bat sartu zela animalia batekin gelan koronela hil zenean eta horrek giltza eraman zuela. Halaber, ondorioztatu zuen animaliak gorputz luzea eta hanka motzak zituela eta haragijalea zela, kaiola bat baitzegoen gortinaren ondoan eta txoria harrapatzen saiatu zela.

Holmes ziur zegoen Morrison auzokidea zela misterioaren gakoa. Berak esan zion ez zekiela ezer auzokoen liskarraren arrazoiaz, baina Holmesek esan zionean Nancyk jasan zezakeela hilketa-akusazio bat dena kontatu zion. Bi emakumeek egurrezko kaxa bat zeraman gizon zahar konkortu eta desitxuratu batekin topo egin zuten. Nancyri begiratu eta horrek ezagutu egin zuen. Nancyk Morrison andereñoari aurrera egiteko eskatu zion, gizon horrekin hitz egiteko gai pribatu bat zuelako.

Holmesek bazekien inguruan ez zagoela gizon askorik deskribapen horretan, eta laster Henry Wood zela ezagutu zuen. Watsonekin joan zen hurrengo egunean bere gelara eta dena kontatu zion. Barclayren erregimentuko sarjentua izan zen, 1857ko Zipaioen matxinadaren garaian. Une hartan ere, bera eta Barclay Nancyren atzetik zebiltzan. Henry ez zegoen deformatuta, aitzitik, oso ederra zen. Erregimentua, besteak beste, Indiako egoeragatik akantonatu zen, eta ura agortzen ari zen. Boluntario bat eskatu zuten laguntzaren bila joateko eta Henryk eskaini zuen bere burua. Barclayk sarjentuak (gero, koronela) biderik seguruena zein zen erakutsi zion Henryri. Hala ere, Henry eraso egin zioten eta preso hartu zuten. Izan ere, Barclayk traizio egin zion, Nancy berarentzat izateko. Henry behin eta berriz torturatu zuten eta desitxuratu egin zen. Ondoren, esklabo izan zen Nepalen, gero ihes egin, eta prestidigitadore lan egin zuen. Zahartu zenean, Ingalaterrara itzuli zen. Soldaduak bilatu zituen, ingurunearekin ohituta zegoelako.

Gero, kasualitatez, Nancy ezagutu zuen gau hartan, eta hori harritu egin zen bizirik zegoela jakitean. Gero Nancyri jarraitu zion eta gelan sartu zen, pertsianak igota eta kristalezko atea irekita zeudelako. Barclayk bera ikustean lurrera erori eta kolpe bat hartu zuen buruan su-babeskiaren kontra. Gero Nancyk konortea galdu zuen. Henryren lehen ideia barruko atea irekitzea eta laguntza eskatzea izan zen, eta Nancyren giltza hartu zuen horretarako. Berari hilketa lepora ziezaiokeela konturatu zenean, ihes egitea erabaki zuen, eta Teddy, prestidigitazio-trukoetan erabiltzen zuen mangosta, egurrezko kaxatik ihes egin zuena, harrapatu berriro eta ihes egin zuen. Konturatu gabe giltza eraman zuen.

"David" deitzeari dagokionez, Nancyk senarra eta Bibliako David erregea konparatu zituen. Izan ere, horrek Urias, Betsaberen senarra, gudura bidali zuen bertan hil zedin eta Betsaberekin ezkondu zen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu