Aurpegi horia

Aurpegi horia, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Yellow Face, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1893an kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren eta urte berean, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera Sherlock Holmesen memoriak liburuan argitaratu zen.

Aurpegi horia
Paget Holmes Yellow Face child.jpg
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle
Argitaratze-data1893
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Yellow Face
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget
BildumaSherlock Holmesen memoriak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Grant Munro izeneko gizon batek bisita egin zien Holmesi eta Watsoni, Effie emazteak engainatzen zuela-eta laguntza eskatzeko. Lehenago, Effie AEBn ezkonduta egon zen, baina, senarra eta semea sukar horiaz hil eta gero, Ingalaterrara itzuli, Grant Munro ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Senar-emazteak zoriontsuak izan ziren, emazteak 100 libera eskatu eta zergatik ez galdetzeko eskatu zion arte. Bi hilabete geroago, emaztea harrapatu zuen etxetik gertu zegoen landa-etxe bateko bizilagunekin harreman ezkutuak eginez. Grant Munrok landa-etxe horretan aurre egin zion pertsona misteriotsu bat ikusi zuen. Jeloskor egonik, landa-etxean sartu zen baina hutsik aurkitu zuen. Hala ere, pertsona misteriotsu hori ikusi zuen gela oso erosoa eta altzariz hornitua zegoela ikusi zuen, eta bere emaztearen erretratua aurkitu zuen han.

Holmesek Watsoni aitortu zion uste zuela pertsona misteriotsu hori Effie Munroren lehen senarra zela, Ingalaterrara etorria zela xantaia egitera.

Grant Munro, Holmes eta Watson landetxera sartu ziren, Effieren erreguak alde batera utzita. Aurpegi horiko pertsonaia bitxi bat aurkitu zuten, eta Holmes maskara kendu zion eta neskato beltz bat agertu zen. Orduan jakin zuten Effieren lehen senarra John Hebron abokatu afroamerikarra izan zela, hilda zegoena, baina haren alaba Lucy bizirik atera zela. Effie Ingalaterrara iritsi zenean, ezin izan zuen berarekin ekarri Lucy, bidaiak bere egoera txarra taxarragotuko zuelako. Baina geroago, Grantekin ezkondu ondoren, jakin zuen Lucy ondo zegoela eta neskatoa berriro ekartzea erabaki zuen. Horregatik 100 libera eskatu zizkion senarrari, Lucy eta bere erizaina Ingalaterrara ekartzeko. Hala ere, landetxean kokarazi zituen, beldur ziolako senarrak bera uzteari, haur beltz baten ama izategatik.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu