The Expendables (2010eko filma)
The Expendables (euskaraz Mertzenarioak) 2010eko Sylvester Stallone estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendu eta antzeztutako ekintza film bat da. Stallonez gain, Jason Statham, Jet Li, Dolph Lundgren, Randy Couture, Terry Crews, Steve Austin eta Mickey Rourke aktoreek antzeztu zuten.
Nolabaiteko 1980ko hamarkadako zinema aretoetako urrezko aroko ekintza filmeen omenaldia da, hortik garai horretako aktore beterano ugarik antzeztua izatea. Adibidez, Dolph Lundgren suediar aktoreak, etenaldi luze baten ostean, 1995eko Johnny Mnemonic filmetik antzeztu zuen lehenbiziko filma izan zen.
Filmak ikusle eta diru etekinei dagokionez izandako arrakastari esker, beste bi jarraipen izan ditu: The Expendables 2 (2012) eta The Expendables 3 (2014).
Argumentua
aldatuMertzenario talde bat Hego Amerikako herrialde batean infiltratu eta bertako diktadore gupidagabe eta ustela kendu dezaten kontratatua izan da. Jada bertan daudela, engainua eta traizioz beteriko armiarma sare baten erdian topatuko dira. Behin beren misioak porrot egin eta gero, oraindik eta erronka handiagoari aurre egin beharko diote: Taldearen batasuna salbatu eta urteetan zehar taldekideak elkarren artean izan duten adiskidetasuna mantentzea.
Aktoreak
aldatu- Sylvester Stallone: Barney Ross
- Jason Statham: Lee Christmas
- Jet Li: Yin Yang
- Dolph Lundgren: Gunner Jensen
- Eric Roberts: James Munroe
- Randy Couture: Toll Road
- Steve Austin: Dan Paine
- David Zayas: Garza jenerala
- Giselle Itié: Sandra
- Charisma Carpenter: Lacy
- Gary Daniels: Britainiar
- Terry Crews: Hale Caesar
- Mickey Rourke: Tool
Bruce Willis aktoreak Church jauna antzeztuz kameoa burutu zuen. Arnold Schwarzenegger aktoreak Trench Mauser pertsonaia antzeztuz krediturik gabeko kameoa burutu zuen.
Kanpo estekak
aldatu- The Expendables filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)