Allan Quatermain and the Lost City of Gold

Allan Quatermain and the Lost City of Gold (euskaraz Allan Quatermain eta Urrezko Hiri Galdua) 1986ko Gary Nelson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako abentura film bat da. Richard Chamberlain, Sharon Stone, James Earl Jones, Henry Silva eta Robert Donner aktoreek antzeztu zuten.

Allan Quatermain and the Lost City of Gold
Jatorria
Argitaratze-data1986
IzenburuaAllan Quatermain and the Lost City of Gold
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, fantasiazko filma, film komikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaAllan Quatermain (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Zimbabwe
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gary Nelson (en) Itzuli
[[Kategoria:Gary Nelson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Gene Quintano
Lee Reynolds (en) Itzuli

[[Kategoria:Lee Reynolds (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Richard Chamberlain
Sharon Stone
James Earl Jones
Henry Silva
Robert Donner
Cassandra Peterson (en) Itzuli
Larbi Doghmi (en) Itzuli





[[Kategoria:Cassandra Peterson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Larbi Doghmi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaYoram Globus
Menahem Golan

EdizioaGary Griffin (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Linn (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaFrederick Elmes
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAfrika
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0092534 Filmaffinity: 972818 Allocine: 45167 Rottentomatoes: m/allan_quatermain_and_the_lost_city_of_gold Mojo: allanquatermain Allmovie: v120350 TCM: 67106 Edit the value on Wikidata

1887ko H. Rider Haggard ingeles idazlearen Allan Quatermain eleberrian oinarritua dago.

1985eko King Solomon's Mines filmaren jarraipena da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Salomon erregearen meatzetara egindako espedizioari biziraun ostean, eta Jesse Huston neskalagunarekin ezkontzeko asmoz Amerikata doan ontzia hartzen doanean, Allan Quatermain (Richard Chamberlain) ingeles ehiztariak ohianean hiltzorian dagoen eta afrikar misteriotsu batzuk jarraika dituen Dumont (Rory Kilalea) deritzon laguna erreskatatuko du.

Dumontek, erailda hil aurretik, Quatermaini haren anaia Robeson Quatermain (Martin Rabbett) kondairazko "Urrezko Hiria" delakoan dagoela jakinaraziko dio. Hortaz, Quatermainek AEBetarako bidaia atzeratu eta anaia topatzeko espedizioari ekingo dio, bidai honetan Jesse (Sharon Stone), Umslopogaas (James Earl Jones) zulu gerlari erraldoia eta Swarma (Robert Donner) hindu beldurtia lagun izango ditu.

Mota guztietako arriskuz besterik basamortu eta oihanak zeharkatu eta Eshowe basatiei aurre egin ondoren, taldea Urrezko Hirira ailegatuko da. Alegia, Nyleptha eta Sorais erreginen (Aileen Marson eta Cassandra Peterson) agindupeko gizon zurien herri primitibo baten bizilekua. Quatermainek bere anaia Robeson topatuko du, honek hiriko benetazko tiranoa Agon (Henry Silva) azti nagusia dela aipatuko dio, Sorais zitalaren aliatua eta "lehoiaren kultua" delakoaren ezartzailea, honetan giza sakrifizio izugarriak burutzen dira.

Aktoreak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu