Masters of the Universe (filma)
Masters of the Universe (euskaraz Unibertsoaren Nagusiak) 1987ko Gary Goddard estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako fantasia eta zientzia-fikziozko film bat da. Dolph Lundgren, Frank Langella, Courteney Cox, James Tolkan, Christina Pickles eta Meg Foster aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Masters of the Universe |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma, superheroi filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Masters of The Universe |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gary Goddard |
Gidoigilea(k) | Donald F. Glut Stephen Tolkin (en) ![]() David Odell |
Antzezlea(k) | |
Dolph Lundgren (He-Man (en) ![]() Frank Langella (Skeletor (en) ![]() Meg Foster (Evil-Lyn (en) ![]() Chelsea Field (Teela (en) ![]() Billy Barty (Gwildor (en) ![]() Courteney Cox (Julia Winston (en) ![]() Robert Duncan McNeill (Kevin Corrigan (en) ![]() Jon Cypher (en) ![]() ![]() James Tolkan Christina Pickles (Sorceress of Castle Grayskull (en) ![]() Anthony De Longis Barry Livingston | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Yoram Globus Menahem Golan Edward R. Pressman |
Konpainia ekoizlea | The Cannon Group |
Edizioa | Anne V. Coates (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bill Conti |
Argazki-zuzendaria | Hanania Baer (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eternia (en) ![]() |
Fikzio-unibertsoa | Masters of the Universe universe (en) ![]() |
Historia | |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Mattel jostailu enpresaren izenburu berdineko Masters of the Universe super-heroien jostailuetan oinarritua dago.
Estreinatu eta bereahala sekulako galera ekonomikoak izan zituen, urte hartako film txarrenen Razzies sarietarako izendapena ere jaso zuen, baina ez zuen irabazterik lortu ahal izan, gainera denboraren poderioz zaletuen artean kultuzko filma bilakatu da.
ArgumentuaAldatu
He-man (Dolph Lundgren) eta Teela (Chelsea Field), Man-At-Arms (Jon Cypher) eta Gwildor (Billy Barty) adiskideak 1987ko Lur planetara bidaiatu eta Skeletor (Frank Langella) garaiaraztea ahalbideratuko dien giltza kosmiko bat topatu beharko dute, Skeletor zitala Grayskull gaztelua bereganatu eta bertan Sorceress preso baitu. Baina oztopoak Skeletorrek beste giltza bat bere esku duela eta jatorrizko giltza bi gazte lurtarrek (Courteney Cox eta Robert Duncan McNeill) dutela izango da. Horretaz gain, Skeletorrek jatorrizko giltza bereganatzeko asmoz ere bere morroi hiltzaileak ere Lurrera bidali ditu: Saurod, Blade, Beast Man eta Karg (Pons Maar, Anthony De Longis, Tony Carroll eta Robert Towers).
AktoreakAldatu
Frank Langella aktorea 2012an. Langellak Skeletor pertsonaia antzezteari baiezkoa ematearen zergatia bere semeak fikziozko pertsonaia gogokoa zuela izan zen.
- Dolph Lundgren – He-Man
- Frank Langella – Skeletor
- Courteney Cox – Julie Winston
- James Tolkan – Lubic detektibea
- Christina Pickles – Sorceress
- Meg Foster – Evil-Lyn
- Chelsea Field – Teela
- Jon Cypher – Man-At-Arms
- Billy Barty – Gwildor
- Robert Duncan McNeill – Kevin Corrigan
- Anthony De Longis – Blade
- Tony Carroll – Beast Man
- Pons Maar – Saurod
- Robert Towers – Karg
- Peter Brooks – Narratzailea