Teofilo Guiard kaleko 1. zenbakiko etxebizitzak
Teofilo Guiard kaleko 1. zenbakiko etxebizitzak edota Anduiza etxea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etxebizitzez osatutako eraikin bat da.
Teofilo Guiard kaleko 1. zenbakiko etxebizitzak Anduiza etxea | |
---|---|
![]() | |
![]() Eraikinaren ikuspegi orokorra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′54″N 2°56′15″W / 43.26487°N 2.93749°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | José María Basterra |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 333 |
2010eko martxoaren 18an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
Kokalekua
aldatuIndautxu auzoan dago, Teofilo Guiard kalearen 1. zenbakian, kale hori eta Maximo Agirre kalea eta Kolon Larreategi kalearen arteko elkargunean, eta Casilda Iturrizar parkea eta Bilboko Arte Eder Museoaren alboan.
Historia
aldatu1928an Rafael Garamendi eta José María Basterra arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.
Eraikina
aldatuEstilo eklektikoa eta itxura bikain eta dotorea duen eraikina da.
Tamaina handiko eraikin erdi-exentua da eta doña Casilda parkearen sarreretako batean dago. Eraikinak sotoa, beheko solairua eta zazpi solairu ditu. Sarrera fatxada nagusian dago eta kiribildurez azkendutako konposizio monumentalak edertzen du; erdiko ardatzari binakako hutsarte batzuek ematen diote hasiera. Horrela, alaken begiratokien bertikaltasuna nabarmentzen da. Begiratokiak diseinu desberdineko dorreetan daude eta dorreek pinakuluz marraztutako profila dute. Sarrera bi mentsula handiko erlaitzak errematatzen du; erdian txirla bat du eta loreontzi bat goi-erliebean. Alde bakoitzean mentsula eta apaindura edo zintzilikarioa duen lerronahasiko balkoi bat du. Bigarren solairuan bi mentsula handik eusten dituzten harrizko balaustreak agertzen dira. Hirugarrenean mentsula handiz inguratutako leihoak daude eta horien artean armarri barroko bat dago. Laugarren solairuan burdinezko karelak dituen balkoiak, ukondutako ertza duten hutsarte dintelduak elkartzen ditu. Bosgarrenean, puntu erdiko lau hutsarte dituen begiratoki gisako harrizko gorputza harrizko mentsuloi handiek eusten dute. Seigarrenean harrizko balaustreak dituen erdiko balkoia gailentzen da eta alboetan bi mentsula handi dauzka. Azken bi solairuak fatxadaren lerroa baino barrurago daude eta biak terrazen atzean ezkutatzen dira. Hutsarteen tipologia eta dekorazioa era askotakoa da: eskartzanoak, kaxeatutako pilastrez edo txirlaz inguratutako leiho abalkonatuak; harrizko begirategiak, puntu erdiko hutsarteak, angeluak apaintzeko ezarkin ugari... Maximo Aguirre kaleko alakadun fatxada poligono itxurako dorre batez amaitzen da. Dorrearen koroan harrizko txakurrak eta pinakuluak daude eta Anduizako armarria agertzen da. Fatxadaren lerroa Casilda Iturrizar parkean eta Maximo Aguirre kalean luze dago. Eraikinak jauregi itxura du. Beheko solairuak eta lehenengoak basamentu sendoa dute oinarri eta lehenengoak gorputz nagusiari eusten dio. Gorputz nagusiak, aldiz, bigarrenetik bosgarrenera arteko solairuak gain hartzen ditu eta, amaitzeko, horien guztien gainean goiko solairu irekia dago. Eraikinaren osotasunean harlanduen erabilera gailentzen da.
Ataria berezia da. Sarreraren aurrean dagoen atariaren ingurua toskanar ordenako marmol gris, berde eta erre koloreko bi zutabek osatzen dute. Zutabeak ataria baino gorago altxatuta daude eta material bereko eskailera-mailak dituzte euren artean. Zutabeen artean eraikinera sartzeko egurrezko ateak daude. Ateen beste aldean egurrezko zutabeak daude. Alboek aurrealdearen eskema bera errepikatzen dute: zutabeen ordez pilastrak daude eta ertz bakoitzean pilastra bat dago. Ordena klasiko horiek triglifoak eta metopak dituzten frisoari eusten diote. Sabaia eskaiolazko zerrenda lerronahasi batek apaintzen du eta zerrendak erdiko plafoia zeharkatzen du; metalezko lanpara bat dago bertatik zintzilik. Zorua marmolezko figura geometrikoek osatzen dute. Sarrerako atearen ondoan eta alboetako hutsune bakoitzaren azpian harrizko bankuak daude eta bizkarraldean marmolezko figura bat dute.
Eraikinak bi eskailera dauzka, bata nagusia eta bestea zerbitzukoa. Patio baten inguruan antolatuta daude eta bertatik iristen zaie argia. Eskailera nagusia hegoaldean dago eta zerbitzukoa iparraldean, alboko lursailarekin mugan. Horrez gain, bigarren mailako beste bi patio daude. Txikiagoak dira eta sukalde edo komunen gisako gela osagarrietarako bidea ematen dute. Eraikinak bi etxebizitza ditu solairu bakoitzean.
Eraikinaren egileak José María Basterra eta Rafael Garamendi dira eta 1928 urtean eraiki zen. Bere estiloa eklektikoa da, eta horren barruan regionalista hain zuzen ere.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |