Tania Reneaum Panszi

Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordearen Idazkari Exekutiboa

Tania Reneaum Panszi (Mexiko, ) abokatua, Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordearen Idazkari Exekutiboa, erakunde honen historian kargu hori lortzen duen bigarren emakumea izanik.

Tania Reneaum Panszi

Bizitza
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Universidad Centroamericana
Tesi zuzendariaElena Larrauri Pijoan
Marisa Iglesias Vila (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
katalana
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Amnesty International Mexico (en) Itzuli
Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea  (2021 -

Twitter: TaniaReneaum Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Mexikoko unibertsitate batean hasi zituen zuzenbideko ikasketak, baina, bere esanetan, zuzenbide zibil eta pribatuari zegoen bideratua. El Salvadorren, ordea, ikuspegi sozialagoa zuen jesuiten unibertsitatean aritu zen, eta horrek eragina izan zuen beregan. 1995 eta 2001. urteen artean aritu zen El Salvadorren bizitzen eta Giza Eskubideen Prokuradoretzan lanean jardun zuen.[1] El Salvadorreko José Simeón Cañas Ertamerikako Unibertsiatean (UCA) Zientzia Juridikoetan lizentziatu zen.[2]

Mexikora bueltatzean, Emakumeen Institutuan aritu zen sei urtez, Legebiltzarrean ere jardun zuen, non genero ikuspegia txertatzeko lanetan aritu zen. Bere esanetan, ikuspegi hori El Salvadorren ere garatu zuen, non Aracely Zamora eta Las Dignas bezalako elkarte feministekin harremandu zen.[1]

2014an Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean doktoretza atera zuen, zuzenbiaren arloan ere ¿Se debe obligar a declarar a las mujeres? Una aportación criminológica a la discusión sobre la dispensa de las víctimas de violencia en la pareja a declarar en el proceso penal tesiarekin, non tratu txarren biktima izan diren emakumeen ahotsak kontuan hartzen dituen sistema penalarekin duten harremana aztertzeko, beste gauza batzuen artean salaketak zergatik kentzen dituzten ulertzeko.[3][2] Tesia Elena Larrauri eta Marisa Iglesiasen zuzendaritzapean egin zuen.[3]

Amnistia Internazionaleko zuzendaria izan zen Mexikon, non feminizidioz eraildako emakumeen kasuak defendatzeaz gain Mexikoko Gobernuak Escazúko Akordioa sinatu zezan jardun zuen, beste elkarte batzuekin batera.[4]

Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordearen Idazkari Exekutiboa 2021-2025 aldatu

2021eko ekainaren 1etik Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordearen Idazkaria da. Kargu horrek lau urteko agintaldia du eta bigarren epealdi batean luzatzeko aukera ere badu, baina ez gehiago.[5][6][7] Bere hautagaitza 450 hautagaien artean aukeratua izan zen, Paulo Abrao brasildarra ordezkatuz.[8]

Argitalpenak aldatu

Tesia aldatu

  • ¿Se debe obligar a declarar a las mujeres?: Una aportación criminológica a la discusión sobre la dispensa de las víctimas de violencia en la pareja a declarar en el proceso penal.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «“En una región marcada por la desigualdad, llegar a la universidad es un privilegio” | Oficina de Vinculación con Graduados» uca.edu.sv (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  2. a b c Reneaum Panszi, Tania. (2014-10-31). ¿Se debe obligar a declarar a las mujeres? : una aportación criminológica a la discusión sobre la dispensa de las víctimas de violencia en la pareja a declarar en el proceso penal. Universitat Pompeu Fabra (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  3. a b «entry - Grupo de Investigación en Criminología y Sistema Penal (UPF)» www.upf.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  4. (Gaztelaniaz) Bernal, María José. «Quién es Tania Reneaum Panszi y su labor en el Acuerdo de Escazú» Poder Edomex (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Tania Reneaum Panszi asume como Secretaria Ejecutiva de la CIDH» www.oas.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  6. (Gaztelaniaz) «La mexicana Tania Reneaum Panszi, nueva secretaria ejecutiva de la CIDH» Voz de América (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  7. (Gaztelaniaz) editor. (2021-06-04). «La CIDH selecciona a Tania Reneaum Panszi como secretaria ejecutiva» Periodistas en Español (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
  8. (Gaztelaniaz) «La CIDH selecciona a la mexicana Tania Reneaum como secretaria ejecutiva» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).

Kanpo estekak aldatu