Tandoori masala edo Tandoori saltsa zehazki tandoor edo buztinezko labean erabiltzeko espezia nahasketa bat da, Indiako azpikontinenteko sukaldaritza tradizionalean.[1] 

Dendako Tandoori Masala

Osagaiak aldatu

Espezia osagaiak aldatu egiten dira zertxobait eskualde batetik bestera, baina, normalean, besteak beste honakoak ditu: garam masala, baratxuria, jengibrea, tipula, kaiena, eta, batzuetan, beste espezia edota aditiboak. Espeziak, askotan almaizarekin ehotzen dira.[2]

Erabilera aldatu

 
Tandoori oilaskoa
Sakontzeko, irakurri: «Oilasko tikka masala»

Tandoori masalak erabilpen zabala du plater askotan, hala nola, tandoori oilaskoa. Plater honetan, oilaskoa jogurt eta tandoori masala nahasketa batez estaltzen da. Oilaskoa, ondoren, tandoor labean erretzen da bero handiz; honela prestatuta oilasko hau arrosa kolorekoa du kanpoaldea eta zaporetsua da.[3][4]

Beste oilasko plater batzuk, tandoori oilaskoaz gain, masala erabiltzen dute, hala nola, tikka edo gurin oilaskoa;[4] horietako gehienak Punjabi platerak dira. Oilaskoa ez diren beste jaki batzuk ere erabiltzen dira da, adibidez paneer (paneer tikka), gazta mota bat.

Prestatu berria denean, gehienez bi hilabetez pote itxietan gorde ahal da. Espezia nahasketa hau, halaber, eskuragarri dago supermerkatu handietan eta Asiar denda espezializatuetan, zapore desberdinekin markaren arabera.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Tandoori Masala | The Gourmet Journal: Periódico de Gastronomía» thegourmetjournal.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  2. (Gaztelaniaz) Cristina. (2008-05-17). Tandoori masala. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Tandoori Masala | India Mágica» indiamagica.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  4. a b «Pollo tandoori en Viaje por India : Gastronomia de Punjab - India» www.viajeporindia.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).

Kanpo estekak aldatu