Talleen Abu Hanna
Talleen Abu Hanna (Nazaret, 1994ko uztailaren 30a) arabo-israeldar edertasun modeloa, aktorea eta telebistako pertsonaia da. 2016an Miss Trans Israel edertasun lehiaketa irabazi zuen eta Miss Star International nazioarteko lehiaketako 1. finalista izan zen.[1] Israelgo Anaia Handia reality showan parte hartu zuen. 2018an Miss Israel lehiaketan aritu zen.
Talleen Abu Hanna | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | حنا ابو حنا |
Jaiotza | Nazaret, 1994ko uztailaren 30a (30 urte) |
Herrialdea | Israel |
Talde etnikoa | Arabiarra Herri palestinarra arabo-israeldarrak Palestinian Christians (en) arabiar kristauak |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera palestinar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, aktorea, edertasun lehiaketan parte-hartzailea, aktibista, argazki-modeloa, reality television participant (en) eta militante politikoa |
Altuera | 1,80 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa kristautasuna Palestinian Christians (en) arabiar kristauak |
Bizitza
aldatuTalleen Abu Hanna Nazareten jaio zen 1994an arabo-israeldar familia katoliko batean. 2015ean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten Thailandian.
2016ko maiatzean, Talleen Abu Hanna, 21 urte zituela, Miss Trans Israel edertasun lehiaketaren lehen edizioko irabazlea izan zen.[1] Garaipenari esker, Bartzelonan egin zen Miss Star International nazioarteko lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuen eta lehiaketako erreginordea (txapeldunordea) izan zen. Ondoren, Israelgo Anaia Handia reality showan parte hartu zuen. Gainera, Espainiako Desigual moda etxerako modelo lanetan aritu zen.[2]
2018an Miss Israel edertasun lehiaketan aritu zen.
2024an Yolande Zaubermanen La Belle de Gaza dokumentalean parte hartu zuen, Israelgo emakume transgeneroei buruzkoa. Filma 2024ko maiatzean emango da Cannesko Zinemaldian.
Filmografia
aldatuUrtea | Izenburua | Zuzendaria | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2024 | La Belle de Gaza | Yolande Zauberman | Bere burua |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Schwartz, Yardena. (2016-05-31). «Meet the Arab Woman Who Has Just Become the First Miss Trans Israel» Time (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Desigual, o cómo convertir una canción en un ‘hit’ mundial» La Vanguardia 2016-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).