Anaia Handia (telesaioa)
Anaia Handia, herrialde askotan Big Brother eta gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetan Gran Hermano, telerrealitateko telesaio bat da. Ohiko formatuan, aurrez aukeratutako pertsona multzo bat, aurrez elkar ezagutzen ez dutenak, etxe batean bildu eta horien bizimodua emititzen da zuzenean. Pertsona horiek lehiatu egiten dira elkarrekin hainbat froga eta bozketaren bitartez etxetik eta horien emaitza lehiakideak kaleratzea izaten da. Irabazlea etxean geratzen den azken pertsona da. 1999ko irailean emititu zen saioa lehen aldiz Holandan eta geroztik 70tik gora herrialdeetan plazaratu da.
Anaia Handia (telesaioa) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | John de Mol |
Jatorrizko herrialdea | Herbehereak |
Honen izena darama | Anaia Nagusia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | entretenimendua eta telerrealitatea |
Kokapena | |
Jabea | Banijay Entertainment (en) |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Endemol |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1999ko irailaren 16a |
Euskal herritarren parte hartzea
aldatuEztabaida Espainiako Gran Hermano telesaiotik Argi Gastaka kanporatzeari buruz
aldatuArgi Gastaka Espainiako Tele 5 kateko Gran Hermano telerrealitateko saiotik kanporatzea 2013ko maiatzean espainiar gizartean eztabaida bizia eragin zuen gertaera izan zen. Saioko arduradunek saioan parte hartzen ari zen Argi Gastaka Ganboa lehiakideak, bilbotarra eta 20 urtekoa, "ETAk aurrera jarraitzeko" manifestazio batera joana zela adierazteagatik kanporatu zuten, gazteak berehala txantxa bat zela adierazi eta barkamena eskatuta ere. Kanporatzeak eztabaida bizia eragin zuen gizartean, Internet bereziki eta gaia mundu mailako trending topic bilakatu zen kanporatzearen ondorengo orduetan.